Izenpe

izenpe telefonoa 902542542

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 

Aplikazio Ziurtagiria

Aplikazio-ziurtagiria da aplikazio informatiko batek aplikazioak berak sinatutako mezu edo fitxategien benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko erabiltzen duen ziurtagiria. Ziurtagiria jasotzen duen aplikazioa erabiltzen duen entitatea da ziurtagiriaren harpideduna. Ziurtagirian entitatea identifikatzen da, eta, hala, aplikazio informatiko batean instalatzeak berau erabiltzen duen entitatea identifikatzeko aukera ematen du.Izenpek jaulkitako ziurtagiri hori honako erabileretarako soilik erabiliko du harpidedunak: aplikazioak berak sortutako fitxategien eta/edo mezuen benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko

Kontsulta iezaguzu ziurtagiri horien erabilerei buruz eta zure beharren araberako aholkuak emango dizkizugu.

Eskaera

Aplikazio-ziurtagiria eskaera egiteko bete ezazu eskaeraren dokumentua eta igor ezazu helbide honetara:  certservidor@izenpe.net,“Aplikazio-ziurtagiriaren eskaera” adierazi beharko duzu gaia eremuan.

 » Eskaeraren formularioa: IZENPEren Aplikazio ziurtagiria

 

«Ziurtagiri digitalen motetara itzuli

Azken eguneratzea: 2012/07/26