Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 

 

AKREDITAZIO ETA FOROAK

 

ISO/IEC 27001 ziurtagiria

ISO/IEC 27001 ziurtagiria informazioaren segurtasunerako estandar bat da (Information technology - Security techniques - Information security management systems - Requirements).

ISO27001 ziurtagiria deskargatzea [PDF formatua - 453 KB]

 

ETSI ziurtagiria

Telekomunikazio Arauen Europako Institutuaren ETSI TS 101 456 estandarra Europako telekomunikazioetako industrien (ekipoen fabrikatzaileen eta sare-operadoreen) estandarizazio-antolamendua da, eta mundu-mailako proiekzioa du.

IZENPE ETSIren full member da, hau da, eskubide osoko kide, 2008ko martxotik aurrera, Sinadura Elektronikoko eta Azpiegituretako ESI lan-taldearen barruan.

ETSI ziurtagiria deskargatzea [PDF formatua - 1 MB]

 

WebTrust ziurtagiria

EV (Extended Validation) ziurtagiriak jaulkitzeko, CA / Browser Forum-ek jaulkitako EV jarraibideetan oinarritzen den estandarra da. Ziurtapen-agintaritzetarako WebTrust arauak betetzeak berretsi egiten du ziurtapen-agintaritzak gako publikoko azpiegitura (PKI) garrantzitsuetan zentzuzko segurtasuna emateko beharrezko kontrolak mantentzen dituela

WebTrust Ziurtagiriaren lotura

2011ko WebTrust  lotura

 

CAB Forum nazioarteko foroa

CA/Browser foroa ziurtatze-agintarien (CA) eta Interneteko nabigatzaileen agintarien (browser) antolakunde boluntarioa da. Webgune babestuen segurtasuna bermatzeko jarraibideak abiarazi ditu. Balidazio hedatua (EV) deritzan ezaugarri berria duen Zerbitzari Seguruko Ziurtagirien (SSL) bidez babestuko dituzte webguneak. Mota horretako ziurtagirien hartzailearen nortasuna egiaztatzeko eta ziurtatzeko prozedurak ere babestuko dituzte.

SSL ziurtagirien balidazio hedatuak babes-geruza erantsia gaineratzen die zerbitzari seguruko ziurtagiriei. Horrela, webgunearen azken erabiltzaileak benetan web-orri horretan dagoela, eta ez beste batean, ziurtatzen du eta Interneteko iruzurrak saihesten ditu.

EV balidazio hedatua duten SSL ziurtagiriei esker, enpresek eta administrazioek haien webgunera segurtasunez sartzen dela ziurtatzen dute, eta, gainera, phishing arriskua eta Interneteko beste iruzur batzuk kontrolatzen dituzte.

Mundu-mailan onartuta dagoen autoritate ziurtagiri-emaile publiko bakarra da.

 

OASIS (Informazio Egituratuko Arauek Aurrera egiteko Erakundea)

OASIS (Informazio Egituratuko Arauek Aurrera egiteko Erakundea) irabazi-asmorik gabeko partzuergoa da, informazioaren gizarte globalerako arau irekiak garatzera, bateratzera eta finkatzera bideratutakoa. Partzuergo horrek beste edozein erakundek baino arau gehiago sortzen ditu web-zerbitzuen inguruan, segurtasunerako eta merkataritza elektronikorako arauak direla medio. Gainera, estandarizatzeko ahalegina egiten du sektore publikoan, baita berariazko aplikazioko merkatuetan ere.

IZENPE OASIS erakundeko kide da 2008ko abenduaz geroztik eta UBL definitzeko lantaldean eta DSS-X sinadura digital hedatuko zerbitzuen lantaldean hartzen du parte.

 

ETSI (Telekomunikazioetako Estandarren Europako Institutua)

Onartutako ziurtagiriak jaulkitzen dituzten ziurtapen-autoritateek bete beharreko lanerako eta kudeaketarako norabideak biltzen ditu. Horrek aukera ematen du euskal sinadura digitala sistema eragile eta nabigatzaile nagusiek ezagutzeko, besteak beste, Microsoft Explorer-ek. IZENPE ETSIko "full member" da (eskubide osoko kide) 2008.urtearen hasieraz geroztik. ETSIren baitan, ESI izeneko lantaldean dago IZENPE, sinadura elektronikoari eta azpiegiturei dagokienean, hain zuzen ere.

Azken eguneratzea: 2011/07/18