Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

 

Ohiko galderak

 

Orokorrak | Teknikoak | Juridikoak | Osasun Txartel Elektronikoa, herritarrek-erabilerak dituena - ONA

 

Nork eska dezake IZENPE txartela?

Egoera erregularrean dagoen 16 urte baino gehiagoko edozein herritarrek.

Igo

Zer erabilera eman diezaieket IZENPE txartelei?

Ezagutu itzazu Erabileren katalogoaren bitartez.

Igo

Zer da PINa?

PINa identifikazio pertsonaleko kode bat da. Posta ziurtatu bidez iritsiko da etxera gako-orri batean. Gako-orri horretan PUKa (txartela desblokeatzeko kodea) eta identifikazio telefonikoko kodea ere emango dira aditzera.

Igo

Non jardun dezaket Interneten ordenagailurik ez badut?

Hurbilen duzun KZgunera joan zaitezke eta bertako instalazioez balia zaitezke.

Igo

Zer egin behar dut txartela iraungitzen zaidanean?

Iraungi aurretik ohartaraziko zaizu. Ondoren, aditzera emandako prozedurari jarraituz berritu beharko duzu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu erregistro-lekuetara.

Igo

Norbaiti utzi al diezaioket txartela hark erabili dezan?

Ez, inola ere ez. Pertsonala eta besterenezina da. Txartelaren titularrak du txartelaren erabilera okerraren erantzukizuna.

Igo

Zer egin behar dut txartela galtzen badut?

Berritu egin beharko duzu eta beste bat eskatu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu erregistro-lekuetara.

Igo

Azken eguneratzea: 2009/11/27