Egitekoak - Erakundearen ordezkari
izatea.
- Erakundeko zerbitzuak eta atalak
zuzentzea, bultzatzea eta kontrolatzea, beren
eginkizunak bete
ditzaten.
- Aurrekontuaren aurregitasmoa
egitea eta aurrekontua betearazteko jarraipena
egitea.
- Erakundeko langileen buru
izatea, eta, egin behar denean, izendapen askez bete
beharreko lanpostuetako langileak izendatu eta
kargutik kentzea.
- Kontratazio-erakunde legez
jardutea Autonomia Erakundearen ardurapean jarritako
eginkizun eta arloetan aritzeko beharrezko
kontratazioetan.
- Ikasketa-planak,
jarduera-programak, tituluak eta hautaketako,
prestakuntzako eta hobekuntzako sistemak eta
prozesuak proposatzea, gero dagokion organoak onar
ditzan.
- Erakundeak antolatutako
jardueretan parte hartzen dutenei eskola-diziplinari
buruzko arauak betearaztea eta Erakundean burututako
ikasketen egiaztagiriak, tituluak eta diplomak
ematea.
- Betearazpeneko eragiketak,
irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretu bidez
onartutako Euskadiko Aurrekontu Araubidean indarrean
dauden Legezko Xedapenen testu bategineko 111.
artikuluan jasotakoak; ezer kendu gabe Euskal
Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorraren Legeek
gastu-gaian erabaki
dezaketenari.
- Erakundearen berezko helburuak
betetzeko egindako prestakuntza-lanak eta elkarlan
zehatzak ordaintzeko erabili beharreko baremoak
zehaztea, beti ere aurrekontuko diru-izendapenen
barruan.
- Legez agindutako beste edozein
eginkizun, eta Herri Arduralaritzaren Euskal
Erakundearen berezko eskumenekoak izanik
Zaingo-batzordeari egotzi ez
zaizkionak.
|