IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

 

Titularra: Jon Koldobika Urrutia Mingo
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945017600 Ext. 17600

Organigrama
Organigrama bersio grafikoa

HAEE - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
ZuzendaritzaJon Koldobika Urrutia Mingo

Egintza arloak
  • Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta administrazio-erakundeetako langile publikoak aukeratzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoaren Sailordetzarekin koordinatuta beti ere. Baina, horrek ez du esan nahi langileei dagokienean, eskumenak banatzeko otsailaren 20ko 36/1990 Dekretuaren arabera egindako ahalmen-banaketak balio ez duenik.
  • Beste administrazio publiko batzuetako langile publikoak aukeratzea administrazio horiek berek eskatzen badiote, eta euskal administrazio publiko guztiek egindako hautaketa-prozesuetako epaimahietan parte hartzea, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 31. atalean jasotakoaren arabera.
  • Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 92-3 atalean jasota dagoen funtzionarioen aukeraketa eta prestakuntza aurrera eramatea, lege horretako bigarren xedapen gehigarrian eta ezar daitezkeen beste arau guztietan jasota dagoen bezala.
  • Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko langile publikoak prestatu eta hobetzea eta gainerako euskal administrazio publikoei beren langile publikoak prestatu eta hobetzen laguntzea.
  • Euskara administrazio publikoan sartu, zabaldu, ezarri eta normaltzea eta euskarazko administrazio-hizkera finkatzea, Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legean eta ezar daitezkeen gainerako arauetan erabakitakoaren arabera.
  • Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko euskarazko frogen edukia eta modua zehaztea, beti ere, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 99. atalean eta Heuskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 45. atalean jasotakoaren arabera.
  • Edozein euskal administraziotan funtzio publikora sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaietan parte hartzea, hizkuntza-eskakizunak egiaztatu behar direnean. Partehartze hori zehazteko orduan honako lege-atal hauek izango dira kontuan: Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 9/1989 Legeko 99. atala, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 45. atala eta Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitatez Kanpoko Irakasle-kidegoen otsailaren 19ko 2/1993 Legeko 53. atala.
  • Euskal Autonomi Elkarteko administrazio publikoetako lagileen hizkuntz gaitasuna indartzea, antolatzea eta ebaluatzea, beti ere, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta urriaren 17ko 224/1989 Dekretuan eta abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuan jartzen duenaren arabera.
  • Itzulpenak, interprete-lanak eta terminologia-lanak egitea administrazio publikoentzat. Euskara eta gaztelania arteko itzulpenak zehatzak eta juridikoki baliokideak direla bermatu beharko du.
  • Administrazio publikoen funtzionamenduaren, produktibitatearen eta eraginkortasunaren inguruan, ikerketak egiteko, azterlanak egiteko, aholkularitza eskaintzeko, dokumentazioa jasotzeko, informazioa zabaltzeko eta argitalpenak egiteko iharduerak aurrera eramatea eta bultzatzea.
  • Euskal Autonomiak eta Euskal Herriko administrazio publikoek legeen, finantzen, ekonomiaren, gizartearen eta estadistikaren aldetik edo beste edozein arlotan dituzten berezitasunak ikertu, irakatsi eta ezagutzera emateko iharduerak egin eta bultzatzea.
  • Administrazio-zientzia eta adminstrazio publikoarekin eta arlo publikoarekin zerikusia duen beste edozein ikasgai zientifiko ikertu, irakatsi eta ezagutzera ematea.
  • Espainiako edo atzerriko antzeko beste erakunde batzuekin trukaketak eta hitzarmenak egitea.

Araudia

241/2003 Dekretua,urriaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunal arautzen dituena. (EHAA 206; 03-10-22).


Organo Kolegiatuak eta beste Administrazio Atalak

Ez zaio atxikitzen


Erakunde Autonomoak eta Ente Publikoak

Ez zaio atxikitzen


Sozietate Publikoak

Ez zaio atxikitzen


Erregistroak

Ez zaio atxikitzen


Egoitzak eta publiko arreta tokiak

BIZKAIA
Alameda de Rekalde, 18-1
48009 BILBAO
Tfno. (94) 4031600

GIPUZKOA
Prim, 7
20006 Donostia-San Sebastián
Tfno. (943) 428306

SERVICIO DE ESTUDIOS Y PUBLICACIONES
Unibertsitateko Etorbidea, z/g
20560 Oati (Gipuzkoa)
Tfno. (943) 782000


Webguneak

EUSKADI.NET