Ingeleseko ikastaroa 2008-2009 ikasturtea
Urriaren 1ean hasten da 2008-2009 ikasturteko Ingeleseko ikastaroa.
Gela bakoitzean matrikularen gutunazalak banatu ditugu eta gogoratu urriaren 8a dela azken eguna irakasleari matrikula beteta emateko.
IVAPek egun horretatik aurrera ez du matrikularik jasoko eta norberak eraman beharko du bere kabuz Hizkuntza Eskolara. Edonork matrikula gutunazala behar izan ezkero irakasleari eskatu.
|