IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskara Ikastaroak: Informazio Orokorra


IVAPeko Euskalduntze Zerbitzuak, bertako Prestakuntza Arloaren bitartez, euskara ikastaroak  eskaini eta antolatzen ditu. Ikastaro horiek Administrazioko Hizkuntza Normalkuntzaren Plagintzak ezarritako lau hizkuntza-eskakizunak  lortzera bideratuta daude eta IVAPek ordaintzen ditu erabat.

 Ikastaroetan parte hartu ahal izateko, ondorengo administrazio hauetako batean lan egin behar da:

  Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra

  Osakidetza

  IVAPekin lankidetza-hitzarmena izenpetuta duten erakundeak

  Ikastaroetako modulu eta ordutegien eskaintza honakoa da:

  • Barnetegiak
  • Aurrez aurreko ikastaroak (ordutegi  aukera zabala)
  • Autoikaskuntza
  • 4 HE lortzeko on-line bidezko ikastaroak
  • Udako ikastaroak

Euskara ikastaroak antolatzearekin batera, Hizkuntza Prestakuntza Arloak beste bi eginkizun hauek ere baditu:

  • Hizkuntza normalkuntzari buruzko aholkularitza eskaintzen die herri-administrazioei.
  • Dirulaguntzak ematen dizkie lankidetza-hitzarmena  izenpetuta duten erakundeei, euskara eskoletara doazen langileen ordezkapenak ordaintzen laguntzeko.
Azken eguneratzea: 2008/11/05