|

Euskarazko ahotsa ezagutzeko eta sintetizatzeko motoreetan interesa duten eta motore horiek erabiltzeko aukera duten Euskal Herriko enpresek eta erakundeek bideragarritasun-txostena eska dezakete. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak eskariak aztertuko ditu, eta egoki irizten dituen eskariei erantzungo die. Bideragarritasun-txostena eskatzeko 012 telefono-zenbakira deitu behar da.
|