Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa


Lankidetzako akordio markoa

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta Eusko Jaurlaritzak, Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bitartez, lankidetzarako esparru orokorra finkatzeko borondatea adierazi dute, honako hauek garatu beharreko lan-ardatz hartuta:

  • Informazioaren eta ezagupenen berri ematea elkarri.
  • Aholku ematea, komunikazioa eta zerbitzu nahiz produktuak eskaintzea, kooperatiba eta kooperatiben erakunde bakoitzak beretzako moduko euskara-plana izan dezan, betiere, bere errealitate soziolinguistikoa, ezaugarriak, eta beharrizanak kontuan hartuz.
  • Euskara-planak finantzatzea, banan-banan begiratuta.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen eskutik eta berarekin elkarlanean, betiere, gaur egun erabiltzen diren kalitate-parametroak oinarri hartuta, euskararen erabilera ebaluatzeko eta errekonozitzeko eskema diseinatu du. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan jardungo du kooperatibetan hori inplementatu eta garatzeko, aipatu eskemaren jarraipen eta hobekuntza prozesuan parte hartuz.

Lankidetzako hitzarmena 2007ko uztailaren 12an sinatu da.

 

Prentsa-oharra (pdf, 154 Kb)

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/07/13

Autodiagnostikoa