Abian da Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiri ofiziala eta publikoa.
Ziurtagiri honen bitartez enpresa nahiz erakunde batek euskaraz zenbateraino eta nola egiten duen ebaluatzen da. Eta horren arabera kreditatu, Bikain Ziurtagiriaren bitartez.
Enpresaren eta kalitatearen kulturatik sortutako ziurtagiria da Bikain, Euskalitek eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean bideratua.
Lehendabiziko aldiz banatu dira BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiriak, Guggenheim Bilbao Museoan 2008ko azaroaren 10ean izan den ekitaldian.
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak banatu ditu BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. BIKAIN Ziurtagiria eskuratu duten 30 enpresen tipologiari dagokionez, enpresa horietako gehienak zerbitzu sektorekoak dira, 22 hain zuzen, eta gainontzeko 8ak, industria alorrekoak dira. Lurralde-banaketari begiratuta, Gipuzkoan kokatuta daude enpresa eta entitate horietako 17, Bizkaian 11, eta Araban 2.
Prentsa-oharrean ziurtagiria eskuratu duten enpresen izenak eta ekitaldiaren gaineko xehetasun gehiago (pdf-a, 60 Kb).
Bikain Agindua, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortzen duena (EHAA eta pdf-a, 180 Kb)
Hona hemen BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso duten erakundeen zerrenda.
Ebaluatzaile-taldea aritzen da ebaluazioak egiten BIKAIN ebaluazio-sistemari jarraiki. Informazio gehiago hemen.
|