Hainbat urteotan euskara enpresetan zabaltzeko saio eta ekimenen ondoren, iritsi da egindako ahalegina kapitalizatzeko eta enpresa gehiagotara zabaltzeko garaia.
HPSk LanHitz programa jarri du abian, lantokietan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko bidea errazteko. LanHitz programaren bidez, HPSk eskura jarriko dio enpresari metatutako esperientzia, tresnak eta bestelako baliabideak enpresa bakoitzak neurrira egindako plan edo jarduera propioak, landu, kudeatu eta ebaluatu ditzan.
LanHitz marko orokor honen gaineko aholkularitza-zerbitzu iraunkorra eta laguntza teknikoa eskainiko du HPSk, esparru sozio-ekonomikoan euskara txertatzeko lanean ari direnen indarrak batu eta norabide berean gabiltzanon trakzio-lana egin nahi baitu.
HPSren egitekoak
Hona hemen laburbilduz, HPSk LanHitz programaren baitan bere egingo dituen eginkizunak:
-
Eragile ekonomiko nagusiekin elkarlana eratu, bideratu eta koordinatu
-
Bestelako herri-erakundeekin koordinazioa areagotu indarrak eta baliabideak optimizatze aldera
-
Eusko Jaurlaritzako sailen arteko lana eratu eta koordinatu
-
Enpresaz enpresako sentsibilizazio- eta sustapen-lana
-
Euskararen erabileraren errekonozimendu eta aitortza-sistema diseinatu
-
Komunikazio plan iraunkor eta zabala eratu
-
Beharrezkoak diren azterketak eta ikerlanak egin, Euskararen Adierazle Sistema (EAS) elikatzeari begira
-
Esparru honetan euskararen presentzia eta erabilera neurtzeko adierazleak definitzea, eta horiek datuez hornitzen joateko sistema eraiki, osatu eta aldian-aldian eguneratu
-
Finantzazio-modua aztertzea eta, hala badagokio, berregokitzea
Enpresek jasoko dituzten laguntzak
-
Euskara planetarako Erreferentzia Marko Estandarra
-
Lantokietan euskara txertatzeko markoa eta metodologia
-
Euskara-planen diseinurako, ezarpenerako eta ebaluaziorako tresna telematikoak
-
Hizkuntza-egoeraren diagnostikoa egiteko tresna
-
Prestakuntza nahiz informazio- eta zabalkunde-saioak
-
Agiri ereduen banku telematikoa
-
Hiztegi orokorrak , berezituak eta fraseologia
-
Euskarazko softwarea: sistema eragileak, bulegotikako produktuak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, plugin-ak eta kudeaketa-tresnak
Lan-taldea
Informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, hona hemen Koordinaziorako Zuzendaritzan alor honetan espresuki dabilen lan-taldea:
| Erramun Osa Ibarloza |
Koordinaziorako zuzendaria |
945 01 94 56
|
| Amaia Agirre |
Erabilera Planak Sustatzeko zerbitzuburua
|
945 01 95 22 |
| Natxo Mosteiro |
Euskara-teknikaria |
945 01 81 15 |
| Maitane Izagirre |
Euskara-teknikaria |
945 01 81 15
|
| Mª Ixabel Ezponda |
Euskara-teknikaria |
945 01 81 05 |
|
Edurne Pérez de San Román
|
Euskara-teknikaria |
945 01 81 05 |
|