Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Beste administrazioetako laguntza teknikoa


LanHitz programaren baitan, HPSk ez ezik foru-aldundiek eta udalek ere zeregin eta zeresana badutelakoan, erakundeon parte hartze zuzena ere bultzatuko du HPSk. Hortaz, euskararen aldeko hizkuntza-politikan diharduten erakunde publikoon arteko koordinazioa eta lankidetza areagotzeari begira, komeni da batzuek eta besteek eskain ditzaketen laguntza tekniko zein ekonomikoen lotura indartzea. Horiek horrela, koordinazioa hobetzea helburu, HPSk HAKOBAren bidez, EUDELekin eta foru-aldundiekin adostuko du LanHitz proiektuaren garapena, gutxieneko irizpideak osagarritasunean adosteko, bikoizketak ekidinez.

Foru-aldundiak


Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek euskara gizartearen eremu guztietara zabaltzeko ahaleginetan, enpresaren arloa ere estrategikotzat jo dute. Hori dela eta, diru-laguntzak ematen dituzte alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko. Laguntza ekonomikoaz gain, Foru Aldundiek laguntza eta informazioa ematen dizkie hala eskatzen duten enpresei.

Hona hemen harremanetarako nora jo dezakezuen:

Gipuzkoako Foru Aldundia 

Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza
Gipuzkoa Enparantza, z/g
20004 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: 943 11 23 94

Bizkaiko Foru Aldundia 

Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
Gran Vía, 25
48009 Bilbao
Telefonoa: 94 406 87 70

Udalak


Udalek ere hainbat ekimen garatzen dituzte esparru sozio-ekonomiko pribatuan, jakinik gainera berauek direla herritarrengandik hurbilen dauden erakunde publikoak. Orain arte, bereziki herriko merkataritzan, ostalaritzan eta dendetan euskararen presentzia bermatzeko ahaleginetan aritu badira ere, euskara enpresetara eta lantokietara ere jauzia egiteko premia ikusi dute udalek. Hori dela eta, laguntzak herriko enpresetara ere bideratzen ari dira.

EBPNren ildo estrategikoak

Hona hemen EBPNk  toki-administrazioetarako aurreikusitako neurrien ildo estrategiko nagusiak:

  • Erakunde publikoek enpresak euskalduntzeko dituzten egitarauak udalerriko enpresetan bultzatu eta ekintza osagarriak planteatu
  • Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotu
  • Eragileak hizkuntza-politikarako partaide bihurtu
  • Giza baliabideak nahiz ekonomikoak bideratzea

Laguntza tekniko eta ekonomikoak

Honakoak dira udalen ohiko jardunak:

  • Enpresetan barne eta kanpo plangintzak egiteko laguntza eskaini
  • Sentsibilizazio-lana, sektoretako arduradunei euskara erabiltzearen abantailak ikustarazteko
  • Merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko saioak abian jarri
  • Hizkuntza-paisaia (errotulazioa) euskaraz jartzeko eta egokitzeko diru-laguntzak eman eta baliabideak jarri
  • Material espezializatua eskura jarri, itzulpen-zerbitzua

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/07/27

Autodiagnostikoa