Urteko deialdia
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 1997az geroztik, eta berariaz 2000tik, urteko deialdiaren bidez entitate pribatuetan euskara-planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du. Handik hona, halere, finantzazio-lerro horren ezaugarriak, baldintzak eta prozedurak aldatu eta egokitu izan dira.
Finantzazio-lerroa, azken batean, eremu sozio-ekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko diru-baliabidea da, lehen eta orain.
Zehazkiago, euskara-planak modu sistematizatuan diseinatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen laguntzeko eratu zen Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) ezarritako helburuak eta jarduerak enpresa pribatuetan gauzatu ahal izateko berariazko diru-baliabidea izan nahi du.
Onuradunak
2009ko deialdiaren bidezko diru-laguntzen onuradunak legez eratu eta dagokion erroldan inskribatutako pertsona juridiko pribatuak eta zuzenbide publikoko korporazioak izan daitezke.
Edozein modutan ere, proiektuaren autofinantzazioak gutxienez % 40koa izan behar du. Gainerako % 60rainoko diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok helburu bertsurako eman ditzakeenekin.
2009ko deialdiaren Agindua (EHAA eta pdf-a, 2,23 MB)
2009ko deialdiaren eranskinak (EHAA eta pdf-a, 1,93 MB):
LanHitz aplikazio informatikoan alta emateko fitxa (word, 40 Kb)
Adierazle-sorta (word, 184 Kb)
2008ko diru-laguntzaren zuriketarako bidali beharreko dokumentuak eta eranskina:
-
Zuriketa garaian bete beharreko hainbat dokumenturen eredua (Excel, 64 Kb)
-
Diruz lagundutako software-proiektuek bete beharreko IKT fitxa (word, 92 Kb)
-
Euskaraz sortu nahiz euskaratzeko diruz lagundutako materialaren eskubide lagapena (word, 216 Kb)
-
VI.G eranskina: Balantze ekonomikoa (word, 286 Kb)
2008ko deialdiaren Ebazpena (EHAA eta pdf-a, 888 Kb)
Aurreko deialdiak
|