|
| Lehendakaria, Erregea eta ekitaldian izan diren beste partehartzaileetako batzuk (J.B.) |
Erakundeetako, alderdi politikoetako eta gizarteko ordezkariz betetako areto baten aurrean, ausartzat jo ditu Lehendakariak euskal enpresariak, bai merkatuaren kontra, baita "doilor batzuen estortsioaren eta indarkeriaren kontra" egiten duten borrokagatik.
Bere hitzaldiaren beste une batean, itxaropen dei bat egin du "bizi garen zailtasun garai hauetan", eta duela 25 urteko egoera gogorarazi du, eta orduan ere "garai zailak bizi izan zirela" aipatu du. Horren harian, Lehendakariak azaldu du garai hartan langabezia %25ekoa zela, egungo %5aren aurrean, gaur 50.000 enpresa gehiago daudela, eta lanpostuen kopurua ere asko hazi dela".
Lau oinarrizko elementu
Euskal gizartearen izenean eskerrak eman dizkie Lehendakariak euskal enpresariei, eta etorkizuna eraikitzeko aliatu estrategiko bezala duten eginbeharra azpimarratu du. Etorkizuna lau oinarrizko elementutan oinarrituta eraiki behar dela uste du Ibarretxek: autogobernuan; prestakuntzan; ekonomia errealaren aldeko apustuan; eta gizartea-enpresa-administrazio publikoak aliantza estrategikoan.
Lehendakariaz eta Erregeaz gain, euskal patronaleko presidentea, Miguel Lazpiur, Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko (CEOE) presidentea, Gerardo Diaz Ferran, eta Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea ere izan dira, besteak beste, ekitaldian.
|