|
| Lehendakaria, Manu Leginetxeri gaztelaniazko literatura arloko Euskaidi Literatura Saria ematen (J.B.) |
Lehendakariaren hitzak (pdf)
Euskarazko lanen Euskadi Literatura Saria Jokin Muñozentzat izan da, Antzarraren bidea (Alberdania) liburuarengatik. Haur eta gazte literatura atalean Pello Añorga izan da saritua, Jenio Gaiztoa (Aizkorri) lanarengatik eta itzulpengintzan Josu Zabaletari eman diote saria, Gesualdo Bufalinoren Le menzogne della note lana euskaratzeagatik; liburuaren euskal izena Gaueko gezurrak (Alberdania & Elkar) da. Bestalde, gaztelaniazko literatura arloko Euskadi Literatura Saria Manu Leginetxe kazetari eta idazle bizkaitarrak eskuratu du, El club de los faltos de cariño obrarengatik.
Sarituak zoriondu ostean, Ibarretxek gogorarazi du Euskadi Literatura Sariekin 1982tik "gure herrialdeko literatura aitortzen eta saritzen" dela, euskaraz eta gazteleraz egiten dena eta baita hori posible egiten duten gizonak eta emakumeak. Halaber, Ibarretxeren hitzetan "sorkuntza oinarri, literaturak hizkuntza bat eta bera mintzatzen du, sormenarena, eta mintzaira horretan munduko hizkuntza guztiak bildu eta berdinak egiten dira".
Bere hitzaldia bukatzeko, Manu Leginetxeren hitz batzuk aipatu ditu, Euskadiko egoera soziopolitikoa konpontzen saiatzeko irudimena eta artea erabili beharko liratekeela, hain zuzen ere, izan ere, euskal herritarrok soberan dugu sormena.
|