| Aurreko lehendakariak |
|
|
|
Aurrekariak
Euskadik, Euskal Herriak, autogobernu berezia izan zuen bere legeetan oinarrituta XIX. mendearen bukaerara arte. Erdi Aroan eta Aro Modernoan errege zirenek foruak errespetatu eta aintzat hartuko zituztela hitz eman behar zuten, foruek euskaldunen eskubideak biltzen baitzituzten. Autogobernu sistema horrek aldaketa eta egokitzapenak izan bazituen ere, indarrean jarraitu zuen bigarren gerra karlista amaitu eta 1876ko uztailaren 21ean indargabetu zuten arte. Horrela, Euskal Herriak zituen eskubideak galdu zituen.
Europan nazio-estatuak izenez ezagutzen ditugunak eratzen ari ziren eta iraultza frantsesaren ideiek aurrera egin zuten monarkia absolutistak atzean utzita. Bitartean, Euskadi armez menderatu zuten eta foru eskubideak indarrez deuseztatu. Ez zuen, beraz, aukerarik izan Europako gainontzeko herrialdeek sortu zituzten bezalako erakunde modernoak sortzeko.
Foruak galtzeari beste ezbehar bat gehitu zitzaion: Espainiako Estatuan ezinezkoa zen Europan zehar hedatzen ari zen iraultza demokratikoa zabaltzea. Izan ere, europar kontinentean erakunde demokratikoak eratu ziren bitartean, Espainiak hainbat diktadura mota bizi behar izan zituen XX. mendearen zati handi baten. Primo de Rivera-ren diktadura aldiari Franco jeneralarena jarraitu zitzaion, II. Errepublikaren tarte demokratikoa itxi ondoren; beraz, demokrazia eta autogobernua ez ziren berreskuratu aurreko mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaera arte.
|
|
|
Jose Antonio Aguirre y Lekube
|
| © "Nazionalismoen artxibategia". Sabino Arana Fundazioa" |
Hain zuzen ere, Bigarren Errepublikaren tarte demokratikoan onartu zen euskaldunen autogobernua eta tarte horretan berreskuratu ziren euskaldunen eskubideak, osorik eta guztiak izan ez baziren ere. II. Errepublikaren borondate demokratikoak Euskadiko Autonomia Erkidegorako autonomia estatutu bat onartzeko aukera eman zuen; horren ondorioz, Eusko Jaurlaritza sortu eta Euskadiko lehen lehendakaria aukeratu zen. Ardura hori Jose Antonio Agirreri, Eusko Alderdi Jeltzaleko buruzagiari, egokitu zitzaion eta hala, Euskal Autonomia Erkidegoko euskaldunen lehen lehendakaria bilakatu zen.
Agirrek lehen Eusko Jaurlaritza eratu zuen, baina ez zuen ia denborarik izan herrialdea gobernatzeko, ahalegin handiena faxismoari aurre egiten erabili behar izan baitzuen. Izan ere, faxismoak Demokrazia eta autogobernu berreskuratu berria galtzeko arriskua eragiten zuen. Dena dela, Euskadiko Gobernuak, Agirre buru zuela, lan handia burutu zuen euskal lurrean iraun zuen bederatzi hilabeteetan eta geroago erbestean. Horri esker, areagotu egin zen euskal herriaren askatasun gogoa. Altxamendu militarrak, Francisco Franco buru zuela, indarrez irabazi zuen eta diktadura frankista ezarri zen jarraian. Horrek erbestera eraman zituen José Antonio Agirre eta bere Gobernua, baita beste hainbat eta hainbat demokrata eta errepublikazale ere. Izan ere, Agirre lehendakariak ezin izan zuen bere herrira itzuli eta erbestean hil zen, legatu historiko bat utzita: demokraziarekiko eta askatasunarekiko konpromisoa, hain zuzen. Lehenengo lehendakariak “Gernikatik New York-era Berlinetik pasata” liburuan idatzi zituen bere bizipenak.
|
|
|
Jose Maria Leizaola Sánchez

Jesús Maria Leizaolak hartu zuen Agirreren lekua. Justizia eta Kultura sailburu izan zena izendatu zuten lehendakari 1960an, Jose Antonio Agirre hil ondoren. Leizaola lehendakariak erbestean bete zuen bere lana; Paris hartu zuen bizileku, eta han lan nekeza burutu zuen diktadura salatzen, askatasunaren garrari piztuta eusten eta euskal autogobernuari iraunarazten. 1979an, erbestean 43 urte eman ondoren, Euskadira itzuli zen, Euskadi demokrazia eta autogobernua berreskuratzen hasi zenean. Zeregin politikoa eta kezka literarioak eta intelektualak uztartu zituen. Kultura eta jakintza zabaleko gizon honek Euskal Literatura eta Olerkigintzari buruzko Azterlanak idatzi zituen.
|
|
|
Ramón Rubial Cavia
Diktadorea hil ondoren, Euskadik demokrazia eta askatasuna berreskuratu zituen. 1979an Autonomia Politikorako Estatutu berri bat “Gernikako Estatutua” izenez ezagutzen dena onartu zen. Hala ere, urtebete lehenago, 1978ko otsailean, Euskal Kontseilu Nagusia eratu zen. Autonomia aurreko erakunde horren buru Ramon Rubial sozialista eta Carlos Garaikoetxea nazionalista izan ziren hurrenez hurren. 1980an ere Eusko Alderdi Jeltzaleak irabazi zituen hauteskundeak eta Eusko Legebiltzarrak Carlos Garaikoetxea izendatu zuen lehendakari urte horretako martxoan. Horren aurretik, ekitaldi jendetsu eta hunkigarri bat egin zen Bilbon, Leizaola lehendakariari eta haren bitartez Euskadiko Gobernuko kabineteetako kide izandako guztiei esker ona adierazteko erbestealdi latzean egindako lanarengatik.
|
|
|
Carlos Garaikoetxea Urriza
|
| © Lehendakaritza |
Garaikoetxea lehendakaria abokatua eta ekonomia zientzietan lizentziaduna da eta bera arduratu zen hutsetik hasita autogobernuaren erakundeak eraikitzeaz eta Estatuarekin erakunde horiek nola garatu negoziatzeaz. Ez zen lan erreza ezta samurra ere izan. Haren lanak euskal autogobernua eta euskal erakundeak abiarazi zituen eta Euskadiren ekonomia suspertzen lagundu zuen, frankismoak euskal ekonomia lur jota eta bertan behera utzi baitzuen hainbat sektoretan; burdingintzan, esaterako. Horrekin batera, Ongizate Estatuari atxikitako zerbitzu sozialak garatzeari ekin zitzaion.
Garaikoetxea lehendakaria, ondorengoak bezala, samintasunez kexatu da beti Madrileko gobernuek Gernika Estatutuan onartutako autogobernua betetzeko erakutsi duten itxikeria dela eta, Gernikako Estatutua euskal herritarrek demokratikoki berretsi bazuten ere. Estatutua inoiz ez da osorik bete.
|
|
|
Jose Antonio Ardanza Garro
|
| © Lehendakaritza |
1985ean Eusko Legebiltzarrak Jose Antonio Ardanza izendatu zuen lehendakari. Haren agintaldia 1999ra arte luzatu zen hainbat legegintzalditan. Garaikoetxea lehendakariak autogobernua garatzeko ekin zion bideari jarraitu zion Ardanza lehendakariak: alde batetik, garapen ekonomikoa eta soziala bultzatu eta herrialdea eratu; eta beste aldetik, euskal autogobernua osorik betetzeko eskatu. Ardanza lehendakaria gogotik ahalegindu zen Euskadi baketzen eta ETAren terrorismoa salatzen. Lan horretan, alderdi guztien adostasuna lortu zuen Ajuria Eneako Ituna izenez ezagutzen dena izenpetzeko. Itun horren helburuak herrialdea politikoki normalizatzea eta indarkeria errotik ateratzea ziren. Haren agintaldian Euskadik modernizatze handia izan zuen; horrek garapen ekonomiko eta soziala bultzatu zuen eta euskal gizartearen ondasun eta ongizate maila Europako herrialdeen parera jaso zuen.
|
|
|
|
|