Eusko Jaurlaritzaren logotipoa

Lehendakari

euskadi.net-en logotipoa

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/06/26
Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuran, Lege Herri Galdeketari buruz
Lehendakariak adierazi du elkarbizitza atxikimendu askean oinarritzen dela, 'ez inposizioan'
Galdeketak ez du gizartea zatitzen, baizik eta kontsulta galarazteak
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak adierazi du herrien arteko elkarbizitzarako egitasmoak "atxikimendu askean, eta ez inposizioan" oinarritzen direla. Halaber, herri galdeketek demokrazia sendotzen dutela esan du, herritarren parte-hartze zuzena baliabide bezala. "Galdeketak ez du gizartea zatitzen, baizik kontsulta galarazteak".
Lehendakaria, Eusko Jaurlaritzaren Osoko Bilkuran.
Lehendakaria, Eusko Jaurlaritzaren Osoko Bilkuran.

Lehendakariaren hitzaldi osoa (doc)

Eusko Jaurlaritzak onartutako Lege Kontsulta defendatzeko Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuran egin duen hitzaldian, nola edo hala herri-galdeketa geldiarazteko mehatxua egin duten PSOEko eta PPko kide garrantzitsuen jarrera kritikatu du Lehendakariak. "Zer nolako demokrazia da herritarrei galdeketa egitea galarazten duena?", esan du.

Legearen oinarri juridikoen inguruan sortu den eztabaidari dagokionez, hirukoak aurkeztutako Lege Proiektua legezkoa dela esan du, loteslea ez den herri-galdeketa delako, eta ez erreferenduma. "Beste Autonomia Erkidego batzuetan antzeko galdeketak onartu dituzte, eta ez Konstituzioa aldatu beharrik izan horretarako", gogorarazi du.

 

 

Euskaldunen arteko akordioa errespetatzea

Bere hitzaldian, euskal gizartea blokeo politikoaz gogaituta eta "ETAren indarkeriaz nazkatuta" dagoela azpimarratu du beste behin Lehendakariak, eta, beraz, herritarrek "mintzoa goratu eta guztioi elkarrizketa eta konponbidea exijitzeko eskubidea" dutela adierazi du.

Hori horrela, herri-galdeketan planteatzen diren bi galderek bi helburu nagusi dituzte: batetik, gizarteak indarkeriaren aurkako konpromiso etikoa berrestea, Ajuria Eneako Hitzarmenean eta 2005ean Diputatuen Kongresuan proposatu ziren antzeko baldintzetan. Bestetik, alderdi politiko guztiek erabakitzeko eskubideari buruz akordio demokratikoa lortzea, eta, "orain arte gertatu ez bezala", Estatuak hitzarmen hori errespetatzea. "Elkarrekin bizi ala ez erabakitzeko eskubidea izan behar dugu, erabakitzeko eskubiderik ez badago, elkarbizitza ez baita librea, inposatutakoa baizik", azpimarratu du.

Beste momentu batean, Loiolako bake-prozesuak iraun zuen bitartean Batasunarekin eta ETArekin orain berarekin jorratu eta negoziatu nahi ez dituen gaiak hitzartzeko prest egon zela gogorarazi dio Ibarretxek Espainiako Gobernuko Presidenteari.

Bukatzeko, "gaurko eztabaida alde batera utzita", eta heldu den urriaren 25ean gertatzen dena gertatzen dela, "euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko atea zabalik" dagoela azpimarratu du berriz, eta euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea "atzera bueltarik ez duen bidea" dela jakinarazi du.