Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

A Mailako Adostasunaren Azalpena

Azken eguneratzea: 2008/01/04
Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren eredua aintzatetsi du "eAdministrazioaren Jarduera Egoki gisa (ePractice.eu Good Practice label for 2007).
Eusko Jaurlaritzako administrazioa Kontratazio Publiko Elektronikoa martxan jartzen lehena eta bakarra izan zen Estatuan. 2005. urteaz geroztik, 67,5 milioi eurotik gorako lizitazio elektronikoak egin dira.

Europar Batasunak, eGobernuaren garapenari buruzko Europako Batzordearen 4. Ministro Biltzarrean, eAdministrazioaren Jarduera Egokia (ePractice.eu Good Practice label for 2007) aintzatetsi dio Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren ereduari.

 

Lisboan eginiko 4. Ministro Biltzarrak, eGobernuko irabazien uzta jasotzen lemapean egin denak, informazioaren gizartean eginiko aurrerapenak ezarri, eta jarduera onenak jaso ditu. Jarduera horiek gaiari lotutako aurrerapenak bultzatzeko jarraitu beharreko erreferentzia gisa erabiliko dira.

 

 

Bilitzarrean Europako Batasunak Artearen egoera 2007ko eGobernuaren alorrean (eGovernment State of the Art Report 2007) izeneko txostena aurkeztu du. Danimarkako Teknologiako Institutuaren gidaritzan, txostena aditu independenteek osatutako talde batek egin du. Bertan aztertzen dira, besteak beste, 2005-2007 urteen bitartean izandako aurrerapen orokorra eta eGobernua ofizialki bultzatzen duten Batasuneko 20 herrialdetatik jasotako proiektuak.


Europako Batasunaren arabera, horrelako ikerketak oso egokiak dira; izan ere, Europako administrazio publikoek, urtean, 11.900 milioi euroko inbertsioak egiten dituzte eta 2010. urterako metatutako inbertsio osoa 166.000 milioi eurokoa izango dela aurreikusten da.

Txosten horretan ikertutako gaien artean, Kontratazio Elektronikoari buruzko jarduerak daude, eta Europar Batasuneko 25 herrialdetatik 19 herrialdetan jarduera orokorrak izan duen aurrerapena aztertzen da. Txostenean esaten denez, Kontratazio Elektronikoa 2010. urteko Planaren helburuak betetzeko estrategian eragin handiko zerbitzu digitaletako bat da.

Azterturako jardueren artean Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren Eredua dago, eta, eredu horrek jaso du, hain zuzen, eAdministrazioaren jarduera egokiaren (eGovernment State of the Art Report 2007) aintzatespena. Aurkeztutako proiektuen %10ek, hau da, administrazio elektronikoaren alor guztietako berrogeita hamar ekimen inguruk jaso dute aintzatespena. Horien artetik, gutxi batzuk besterik ez dira Kontratazio Publiko Elektronikoaren alorrekoak. Eusko Jaurlaritzaren ekimenak 80/100 puntu lortu ditu, honako ebaluazio irizpide hauen arabera:

  • Eraginkortasuna.
  • Berrikuntza orokorra.
  • Jakintzarekiko eta aurretik ezagututako jarduerekiko izandako aurrerapenak.
  • Ezarpenaren eragina eta emaitzak.
  • Multikanal prestazioen modalitatean izandako aurrerapenak.
  • eGobernua bultzatzeko administrazioen artean izandako lankidetza.

Kontratazio Publiko Elektronikoaren Ereduari eta Europar Batasunak aztertutako gainerako proiektuei buruzko informazioa ePratice.eu (www.epracice.eu) atarian eskuratu daiteke. Europako Batzordeak atari hori sortu du, Administrazio Digitalean eta Informazioaren Gizartean interesa duen komunitateari zerbitzu berria eskaintzeko. Gaur egun, ePractice-k Europako 27 herrialdek aurkeztutako 650 proiektu jasotzen ditu.

 

EPractice-ren helbide zehatza, Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren ereduari buruzko informazioa eskaintzen duena, honako hau da: www.epractice.eu/cases/2159