|
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak antolatuta, EHUko Udako Ikastaroen esparruan Donostian egingo da uztailaren 9 eta 11bitartean, eta Iñaki Beristain, Ekonomia Zuzendariak, eta L.R.Klein Institutuko Julián Pérez adituak koordinatuko dute.
Kontutan hartuta egungo munduko ekonomiaren testuingurua zein den, jardueraren dezelerazio garrantzitsua jasaten ari da eta adituak honen indarra eta iraupena jakin ezinik dabiltza, ikastaro honek duen helburua ondorengoa da: ekonomiaren ziklo berriak munduko ekonomiarengan, eta €uro gune mailan izan dezakeen eragina aztertzea, eta baita Espainian eta eskualdeetako ekonomietan ziklo aldaketak nola jokatuko duen ere ezagutzen ahalegintzea Une berean, ekonomia koiunturak neurtzeko teknikak kontrastatuko dira.
Horrela, uztailaren 9an, ziklo aldaketak munduan izango duen eraginaz eztabaidatuko da. Aurreko urteetan ekonomia berrienek hazkunde maila handiak erakutsi dituzte, eta orain, ekonomiaren grabitate-zentroa aldatzera doala aurreikusten da, horrek ekar dezakeen botere eta erabakitze guneen kokapenen aldaketekin eta nazioarteko ekonomia erakundeen funtzionamenduan eragina ere izan dezakeena. Nazioarteko ekonomia harremanak ere asko aldatu dira, zeinetan herrialde garatuen eta berrienen rola eta ekonomia hazkundeari egiten dioten ekarpena aldatzen joan den, bigarrenek protagonismoa irabazten joan direlarik.
Ikastaroaren bigaren egunean, uztailaren 10ean, ziklo aldaketak Espainiako ekonomiari ekarriko dizkion ondorioak landuko dira. Espainiako ekonomiaren hazkunde eredua eraikuntzaren sektorean oinarritu da batik bat, hori dela eta, nazioarteko erakunde nagusienek Espainiakoa ukituen eta kaltetuen gerta daitekeen ekonomien artean kokatzen dute. Guzti hau dela eta, ekonomia espainolaren aurreikuspenei buruz jorratuko diren hitzaldietan erabiliko dituzten datuen arabera 2008 eta 2009 urteetan aurreikusitako dezelerazioa areagotu egingo da, 2010 urtean zikloaren puntu baxuena ukituko duelarik, hortik aurrera berriro ere igotzen hasiz.
Eboluzioaren erritmo maila hain aldakorren aurrean, Santiago Labiano eta Julián Pérez hizlariek, alde batetik, aurreko urteetan Espainiako ekonomiak bizi izan duen hazkunde erritmo biziaren arrazoiak, eta bestetik, krisi finantzarioaren eta eraikuntzaren egoeraren ondorioz gaur egun ekonomiak bizi dituen zailtasunen arriskuak eta erronkak aztertuko dituzte.
Sektore ekonomikoak eta Autonomia Erkidegoetako ekonomiak ere aipagai izango dira uztailaren 11ean. Esan beharra dago, Euskadin ere dezelerazioak eragina izango duela, nahiz eta hemen kalteak inguruko ekonomietakoak baino arinagoak izan diren.
Sektore ekonomikoen analisia egiterakoan, bi alderdi bereiztuko dira, batetik epe laburrera begira ekonomia batean azpimarratu beharreko ezaugarriak, ezaugarri koiunturalak deritzonak, eta bestetik ekonomia eredu bat sustengatzen duen estrukturaren osaketa.
Ikuspuntu honetatik, eta Euskadiri dagokionean, ikastaroan parte hartzera doazen hizlarien arabera dezelerazioari aurre egiteko gure egoera ekonomikoa sendo aurkitzen dela diote sektore bakar baten menpe ez dagoen estruktura produktiboa modernoa eta orekatua erakutsiz.
Azkenik, Euskadik berrikuntzaren alde egin duen apustua islatuko du, amaieran Innobasque-ko presidentea den Pedro Luis Uriartek eskainiko duen hitzaldiak.
|