|
Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Donostiako Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du, eta zenbait eraikinen permuta eginez, Eusko Jaurlaritzak eraikin administratibo bakar batean Gipuzkoako hiriburuan dituen egoitza guztiak batu ahal izango ditu, honi esker, gaur egun hiriko puntu ezberdinetan sakabanatuta aurkitzen diren zerbitzuen optimizazioa lortuz.
Hitzarmenaren helburu nagusia, 13,8 milioi €uroko balorea duena, Euskadiko Administrazio Orokorraren eta Udaletxearen arteko ondare eta hirigintza-harremanak antolatzea izango da, besteak beste, Gipuzkoako hiriburuan Euskadiko Administrazioa ordezkatzen duen egoitza esanguratsua eraikitzearren, orain arte Jaurlaritzak ez baitu Donostian bere zerbitzuak bateratzen dituen eraikin administratiborik.
Eusko Jaurlaritzaren eraikin berria Loiolako Erribera auzo berrian kokatuko da, hasiera batean geltoki intermodala aurreikusita zegoen lurzoruan eta Ipar Geltoki inguruetan egingo dena.
Horretarako, hitzarmenaren arabera, Jaurlaritzak partzela bat jasoko du gutxienez 25.000 metroko eraikigarritasuna izango duena, non bost altuerako eraikina altxatuko den lur azpiko beste hiru solairurekin.
Eusko Jaurlaritzaren ondarean sartuko den partzela honen truke, Euskal Administrazioak emanda Donostiako udalak ondorengoak jasoko ditu: Lasala Plaza-2n kokatzen den eraikina -bosgarren solairua izan ezik, ez baita jaurlaritzarena, eta Maldatxo Bidea-12-n kokatzen den beste eraikina -San Antonio Klinika izandakoa-, guztira, 11,7 milioi €uroko balioa batzen dute, eta honekin batera, Jaurlaritzak Donostiako udalari 2 milioi €uroko konpentsazioa emango lioke.
|