|
2004-2007 INBERTSIO EKONOMIKO ETA SOZIALEN PLAN BEREZIA “2004-2007 Inbertsio Ekonomiko eta Sozialen Plan Berezia”-ren helburua azpiegitura sozial eta kulturalak, teknologikoak, energetikoak eta ingurugiro-azpiegituren zenbait ekimen eta proiektuen inbertsioak finantzatzea izango da. Modu orokor batean Naturcorp Sozietatearen pribatizazio prozesuaren ondorioz lortutako emaitzaren bitartez, Jaurlaritzarentzat garrantzitsuak diren proiektuak sustatzea izango da planaren helburua. “2004-2007 Inbertsio Ekonomiko eta Sozialen Plan” berezia, tresna finantzario batean bilakatuko da Jaurlaritzak aurreikusten dituen inbertsioak egiteko eta dagozkion zereginetan kokatzen diren proiektuak gauzatzeko. Beraz, aipatutako alorren proiektuak bultzatzeko baliabide osagarriak kudeatzeko tresnan bilakatzen da. Eusko Jaurlaritzaren zereginaren oinarri nagusienetako bat euskal ekonomiaren eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea denez, 2003 urtean sektore publikoko Naturcorp gas sozietate publikoa pribatizatu zuen, eragiketa honi esker 232,5 milioi euroko diru sarrera izan zuelarik. Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokio kredituen aurrekontuaren koordinazioa, kontrola eta jarraipena egitea, hurrengo proiektu bakoitzaren arduradun den Sailari dagokion zuzendaritza, exekuzioa eta kontrolaren eskumenari kalterik egin gabe. -
Administrazio erabilera izango duen eraikina Bilboko Bizkaia plazan. -
Erdi mailako irakaskuntzarako “Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorioa. -
Politika eta garapen energetikoa-Energiaren Euskal Erakundea. -
Lurzoru erosketa eta babes etxeak eraikitzea. -
Donostiako Justizi Jauregia birgaituko da. -
Gernikaldea gunea eta erradioterapia instalazioen aldaketa eta erosketa. -
Kultur azpiegiturak, Insausti Jaureguia-Artxibo historiko Nazionala, Euskadiko Liburutegi Nazionala-. -
Konponketa eta egokitze lanak egingo dira “Madariaga Dorrean” non Urdaibaieko erreserbaren informazio eta interpretazio gunea zabalduko den. -
EAEan Banda Zabalaren azpiegiturak hedatzeko plana. -
E-administrazioa garatzeko azpiegiturak.
|