|

Ekonomia dokumentuak
Saileko teknikariek egindako txostenak eta barneko azterlanak argitaratzen dira, besteentzat ere interesgarriak izan daitezkeelakoan.
Las sanciones tributarias en territorio común y en los territorios forales vascos en el marco de las últimas reformas (592 Kb)

Espainiako Estatuan zerga subiranotasun esparru ezberdinak existitzen dira batera (EAEko lurralde historikoak, Nafarroako Foru Komunitatea eta lurralde erkidea) non bertan eskumenak dituzten erakundeek, zerga alorreko araudian, erabateko autonomia edo legeek ezarritako nolabaiteko muga (Ekonomia Ituna edo Nafarroako Hitzarmena) duten eta, horrez gain, ordainarazi, kudeatu, diru bildu, ikuskatu eta berrikusteko ahalmenak betetzen dituzten, ezarritako konexio guneen arabera.
Zerga alorreko berezitasun horrek askotan gatazka juridiko eta politikoak sortu ditu, elkarrekin lurralde batzuek besteekiko neurri baten hobeak agian izan ditzaketen zerga tratamenduei buruz. Egoera honetan, duela gutxi Zergei buruzko Lege Orokorraren eta EAEko lurralde historikoetako zergei buruzko foru arau orokorren aldaketak indarrez sartu dira, eta horiek sortu dute azterlan honen helburua, alegia, lurralde ezberdinetan arau hauste bati dagozkion zerga zehapenen alderaketa.
Erraz ikusi ahal den bezala ez da lan makala, lurralde bakoitzean zehatzeko prozesuak duen konplexutasunagatik eta ateratako ondorioak benetan partzialak dira
|