Dok Ekonomiaz
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak DoK EKONOMIAZ izeneko ildo editorial berri honekin Ekonomia enpirikoa eta aplikatuaren eremuko ikerlanak argitaratzeari hasiera ematen dio. Lan hauek, duten neurriagatik eta ez beraien zehaztasunarengatik, artikulu zientifikoaren eta lan luzearen bide erdian daude.
DoK EKONOMIAZ delako honek ekonomiaren globalizazio bizkorrak eragiten dituen etengabeko aldaketen menpe dagoen benetako ekonomian ikusten ditugun fenomenoei buruzko ikerketen katalogo bat argitaratzeko asmoa du. DoK EKONOMIAZ markapean argitaratuko diren azterlan ekonomikoek hobezintasunaren eredua betetzea dute helburu. Eredu hori, Thomas Mayer-ek esaten duen bezala, zehatza eta mundu errealaz arduratzen den azterketa batean datza. Argitalpen bilduma berri hau EKONOMIAZ aldizkariak irmoki bereganatutako ospearen babespean sortu da.
Osasun-laguntzako asegurua EAEn (1,1 MB)

“Osasun-Laguntzako Asegurua Euskal Autonomia Erkidegoan. Azterlan Juridiko-Ekonomiko eta Lehiakoa.” azterlana Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuaren ekintzetan oinarrituta egin da, Zerbitzuaren eginkizunetako bat baita sektore eta jarduera ekonomikoak lehiaren ikuspegitik aztertzea.
Azterlanean bertan, ebaluatu egin dira sektoreko eragileak jarduteko duten esparru juridiko eta ekonomikoa baita eragile ekonomikoen jarrera ere, merkatu lehiakorreko oinarrizko betebeharrekin alderaturik. Horrela, arreta berezia eskaini zaie erakunde aseguratzaileen merkatu-kuotei, kontzentrazio-mailei eta osasun-laguntzarako aseguruen merkatura iristeko dauden oztopoei.
Aurreko argitalpenak:
Indicadores y análisis de competitividad local en el País Vasco (2,4 MB)
|