Koiuntura DI-DA batean
Hilabetekari honen helburua gertakari ekonomikoen ikuspegi hurbilagoa eta dibulgaziokoagoa eskaintzea da. Horretarako gehiago hartzen du kazetarien idazkeratik txosten teknikoetarako erabiltzen den idazkeratik baino.
Irakurle adituarentzat zein noizbehinkakoarentzat interesekoak diren koiunturako albisteak era labur batean jorratzen ditu. Bereziki hartzen dira kontuan ekonomia hazkundeari, aurreikuspenei, langabezia tasari eta inflazioari buruzko albisteak.
Era berean, erreferentziako lurralde bati buruzko (herrialdeak zein eskualdeak) datu garrantzitsuenak biltzen dira eta baita Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak berak eginiko jarduera zenbait ere.
Buletinean ekonomia eremu zenbaitentzako aurreikuspenak eta EAEko ekonomiaren koiuntura datuak ere eskaintzen dira.
Dokumentoa (356KB)

Azaroan ekonomiaz argitaratu diren albisteek aurreko hilabeteetan aurreratu ziren iragarpen ezkorrenak baieztatu dituzte: atzeraldia herrialde garatu nagusien atean joka ari da. Hala Europar Batasunak, oro har, nola Amerikako Estatu Batuek beherakada jaso dute hiruhilabete arteko tasan eta pentsatzekoa da datozen hiruhilekoetako emaitzak are negatiboagoak izango direla. Europar Batzordeak argitaratu dituen azken aurreikuspenek ohartarazten dute une zailena etortzear dagoela. Aurreikuspen horietan jaitsierak iragartzen dira 2009. urtean Erresuma Batuan eta Espainian. Halaber, Europako gainontzeko ekonomia nagusiek ez dute emaitza onik lortuko, beraietan guztietan geldotasuna espero baita. Espainiari dagokionez, INEk hirugarren hiruhilekorako argitaratu dituen datuek ere jaitsiera adierazten dute hiruhilabete arteko tasan.
|