Funtzio Publikoaren sailburuordearen 2008ko urtarrilaren 18ko Ebazpena ren bitartez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitara emateko agintzen da, 2007an eginiko zerbitzuak berriro barematu ondoren, (EAEko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko Akordioaren 26. artikulua).
Puntuazioak gehitu egin dira balioztatu daitezkeen eginiko zerbitzuen arabera, 0,003 puntu lanean emandako egun bakoitzeko.
Eginiko zerbitzuek, aintzakotzat hartzeko, ondorengo baldintza hauek bete behar dituzte:
-
Bitarteko funtzionario-izendapenaren edo epe jakin bateko iraupenerako lan-kontratuko kontratuen edo txanda-kontratu baten bitartez betetakoak.
-
Lan-baldintzak funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Hitzarmenaren bidez edo Lan-kontratuko Langileen Hitzarmenaren bidez arautuak izatea, bi hitzarmen horiek EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomiadunen zerbitzuko langileentzakoak direlarik.
-
2007.01.01 eta 2007.12.31 bitartean, biak barne egindakoak.
-
Lan-poltsaren kidego (edo antzeko lan-kategoria), lanpostu edo lan-kategorian.
hutsen zuzenketa
ebatzitako errekurtsoak
Lan-poltsa berriak
Ebazpena, 2008ko irailaren 25ekoa, funtzio publikoaren sailburuordearena, auzitegiak emandako epai baten arabera administrari laguntzaileen kidegoko lan-poltsan 23 pertsonei alta emateko dena.
ebazpena, 2008ko urriaren 31koa, funtzio publikoaren sailburuordearena, epe 2007ko hautaketa prozesuak ebatzi ondoren euskal autonomia erkidegoko administrazioan eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak betetzeko lan-poltsen zerrendak argitaratzea duena. Araudia:
|