Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Sarrera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Europako gaiak
  6.  
  7. 12izar
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Aurkezpena

'12izar' Europar Batasunari buruzko informazio zerbitzu bat da, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eratu eta kudeatzen duena. Edonork erabil dezake zerbitzua; batez ere, Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES) osatzen duten erakundeek eta erakunde horietako erabiltzaileek.


'12izar'-en helburua da aukera ematea Europar Batasunari buruzko informazio gaurkotuena azkar eta erraz eskuratzeko. Informazio hori sistematizatuta aurkezten da hainbat atalen arabera -berriak, legedia, deialdiak...- eta hainbat arloren arabera -nekazaritza, ingurumena, garraioa....


'12izar'-ek informazioa eskuratzeko 3 aukera eskaintzen ditu:

  •  'Berriak' sailean erabiltzaileak aukera izango du azken 15 egunetan atal guztietan izan den informazioa kontsultatzeko, aipatutako arloen arabera.  
  • 'Bilaketa aurreratua' sailean hautapen irizpide gehiago erabil daitezke, emaitzen zerrenda zabalagoa eta zehatzagoa izan dadin. Dena den, eta '12 izar'-en gaurkotasun izpirituari jarraiki, gehienez ere azken 3 hilabeteetara mugatzen da bilaketa hau.  
  • Azkenik, 'Informazioaren Hedapen Selektiboa (IHS)' sailaren bitartez erabiltzaileak astero jasoko du mezu bat postontzi elektronikoan, berak zehaztutako erabiltzaile-profilari dagokion asteko informazioarekin.

 

Dena dela, emaitzak atalka zerrendatuko dira, eta atal bakoitzean eguneratze dataren arabera (beheranzko hurrenkeran).