Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Kanpo Harremanak
  6.  
  7. Euskadiren ordezkaritzak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskadik kanpoan dituen Ordezkaritzen jardueren txostena
 
Sarrera

Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak Eusko Legebiltzarreko Europako Gaietarako eta Kanpo Harremanetarako Batzordearen aurrean VIII. Legegintzaldirako Kanpo Ekintzako gaietarako Ekintza Programaren ildo nagusiak ezagutarazteko egin zuen agerraldian aurreratu zuen moduan, Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrarekin eta, bereziki, kanpo-harremanen Legebiltzarreko jarraipen-batzordearekin harremanak estutzeko borondatea mantentzen du, “Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Ekintzarako Estrategia” egiterakoan hasitako ildoari jarraiki. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak agiri hori idatzi eta aurkezteko asmoa du.

Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzan kanpo harremanetarako tresna oso garrantzitsu bihurtzen ari dira, nahiz eta duela denbora gutxi jarri ziren abian. Izan ere, Bruselako Ordezkaritza salbuetsita, bere garaian Erkidegoan aitzindari izan zena, kanpoko gainerako ordezkaritzak VII. legegintzaldian sortu ziren. Egun arte izan duten ibilbide labur baina emankorrak defendatu zituzten erabaki politikoak guztiz egokiak izan zirena egiaztatzeaz gain etorkizuneko kanpo politikako tresna nagusienetariko gisa ere ezartzen ditu, Gobernu Kontseiluak 2005eko martxoaren 15ean onartu zuen "Euskal Autonomia Erkidegoko Kanpo Ekintzarako Estrategiak" biltzen duen moduan, eredu hori Euskadirekin lehentasunezko harremanak dituzten beste herrialde batzuetara zabaltzea aurreikusten baitu.

Jardueren txostenak
2007.ko Txostena
2006.ko Txostena
2005.ko Txostena

Azken eguneratzea: 2008/10/07