Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

 

Titularra: Iñaki Aguirre Arizmendi
NAVARRA, 2
01007 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018126 Ext. 18126
Faxa945017835


Egitekoak

  • a) Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremana programatu, sustatu eta koordinatu.
  • b) Jaurlaritzari laguntza eta aholkua eman kanpo-harremanetarako gaietan eta Lehendakariak arlo horretan emandako jarraibideak bete.
  • c) Eusko Jaurlaritzaren kanpoko jarduna planifikatu, sustatu eta koordinatu.
  • d) Euskadin kanpoko pertsona ospetsuen presentzia planifikatu, sustatu eta koordinatu.
  • e) Eusko Jaurlaritzak beste herrialde, eskualde edo erakunde azpiestatalekin edota nazioz gaindiko erakundeekin izan ditzakeen bi alderen arteko harremanak zehaztu eta koordinatu.
  •  f) Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin ezar ditzakeen harremanak zehaztu eta koordinatu eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkariek erakunde horietan izan dezaketen parte-hartzea ere koordinatu.
  • g) Europako erakundeekiko jarduera zehaztu; batez ere, Europar Batasunarekikoa eta Europako Kontseiluarekikoa.
  • h) Eusko Jaurlaritzak Europako eskualde-mugimenduan duen ekimena zuzendu; batez ere, Europako Eskualdeen Batzordean eta Euskadik parte hartzen duen eskualdearteko erakundeetan.
  • i) Mugaz haraindiko eta eskualdearteko lankidetza sustatu, garatu eta koordinatu.
  • j) Kanpoko euskal gizataldeekiko harremanetarako politika burutu eta kudeatu.
  • k) Euskadiren kanpo-harremanekin zerikusia duten gaietan Estatuak betetzen duen jardunaren jarraipena egin.
  • l) Ahalik eta kanpo-harreman hoberena bermatzeko, Estatuko Administrazioarekin –Kanpo Harremanetarako Ministerioarekin, batez ere– elkarlanerako eta informazio-trukaketarako bideak ezarri.
  • m) Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administrazioarekin hitzartutako tresnen bitartez, nazioarteko itunak lantzen eta negoziatzen duen parte-hartzea zuzendu eta koordinatu.
  • n) Sortzen diren konferentzia, batzorde eta organoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren presentzia eta parte-hartzea koordinatu, gai horietan Estatuak duen iritzia eratzeko.
  • o) Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo eta erakunde batzuei aurreko zatietan aipatutako harremanen berri eman.
  • p) Euskadiko zenbait erakunde publiko edo pribatuekiko harremanak garatu, erakundeok garrantzizko ekimenak burutzen badituzte kanpoan.
  • q) Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuz, hedapen- eta komunikazio-edukiak landu eta garatu eta Jaurlaritzaren kanal anitzeko sistema eta tresnetan mantendu.
  • r) Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.