|
SAFEFOODERAk, Elikagaien Segurtasuneko Europako Sareak, nazioz haraindiko bigarren deialdia argitaratu du estrategikotzat hartzen diren bederatzi gai hauei buruzko ikerketa proiektuak garatzeko: Alergenoak, Kutsatzaile Kimikoak, Patogenoen Arriskuen Balioztatzea, Genetikoki Eraldatutako Organismoak (OGMak), Taxugarritasuna, Arrisku-Onura Balioztapena, Osagai Bioaktiboak eta Metizilina jasaten duen Staphylococcus aureus. Aipatutako sarean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak hartzen du parte, Elikagaien Segurtasunerako ikerketa programen kudeaketaz eta finantzazioaz arduratzen diren Europako beste 23 erakunderekin batera.
Deialdirako aurrekontua 6 milioi eurokoa da, eta ondorengo hauei dago zuzenduta: Elikagaien Segurtasunaren gaineko proiektu-proposamenak aurkeztu nahi dituzten ikerketa zentro zein industriei eta erakunde publiko zein pribatuei. Proiektuak 2008ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira. Euskadiren kasuan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak eta Osasun Sailak diru-laguntzak eskainiko dizkiete Alergenoak, Kutsatzaile Kimikoak eta Patogenoen Arriskua Balioztatzeko proposamenak aurkezten dituztenei. Aurkezturiko proiektuak gauzatzeko, gehienez ere, bi urteko epea emango da.
Informazio gehiago (pdf, 22 kb)
|