|
Euskadi, Galizia, Kantabria eta Asturias Autonomia Erkidegoek, NBP, Nekazaritzako Politika Bateratuaren "Txekeo Medikuaren" eztabaidaren aurrean, beraien jarrera zein izango den modu bateratuan definitzen duen akordioa itxi dute. Honi esker Autonomia Erkidego hauetako Lehen Sektoreko interesak hobeto defendatuko dira erakunde Europarren aurrean era berean, honen berri emango zaio Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioari.
Euskadiko sailburuak, Gonzalo Sáenz de Samaniegok, Galiziakoak, Alfredo Suárezek, Kantabriakoak, Jesús Oriak eta Asturiasekoak, Belén Fernándezek, gaur goizean sinatu dute dokumentua Konpostelan. Akordiora egindako ekarpenak, nekazal sistema berezien interesak defendatzeko Estatu Espainolaren jarrera zein izango den zehazteko orduan kontutan edukitzearen garantiza nabarmendu da. Nekazal sistema hauek ugariak dira penintsulako iparraldean, lurraldearen %80ª baino gehiago eremu menditsuetan edo zona erdeinatuetan baitago.
Sáenz de Samaniegoren ustetan akordioak, behar hauen ikuspegi garbi bat ekarriko du eta azpimarratu zuen NPB berriak "dirulaguntza zuzenak berriz banatzeko neurriak hartzeko balio behar duela, kohesio ekonomiko eta sozialari ekarpenak egin eta nekazaritza eredu multifuntzional bat sustatzeko, ordainketa historiko eta lurraldeko ordainketa ereduak aldatzeko bidea irekiz". Sailburuak gogoratu zuen, Euskadi, erkidego atlantiko guztiekin batera, diru laguntzen desakoplamenduan oinarritzen den Lehen Sektorearen babes eskemaren aurka azaltzen da, legitimitate sozialik ez duelako eta ekoizpena uztera bultzatzen duelako.
|