|
Holandako Lan Publikoetarako eta Garraio Ministerioak, Holandako Kontratazio Publikoko Sareak, Erosketa kudeatze Erakundeak eta Holandako Unibertsitate ospetsuenek antolatutako Kontratazio Publikoari buruzko III Kongresuak hitzaldi eta mintegiak hartuko ditu munduko adituen eskutik (Erresuma Batua, Europako Iparraldeko herrialdeak, Australia, Italia eta Espainiatik etorritakoak besteak beste), gaia honetan ezagutzen diren esperientzia egoki eta aurreratuenak ezagutarazteko eta bultzatzeko.
Honela, kongresu honetan, administrazio ezberdinetan indarrean dauden eskarmentu praktikoak ezagutzeko aukera izango da, eta atal honetan Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren eredua eta Koreako Kontratazio Publiko sistema izango dira protagonismo berezia hartuko dutenak.
Aurten, Europar Batasunak eAdministrazioaren Ereduzko Praktika izendatu du Jaurlaritzaren eKontratazio sistema (ePractice.eu Good Practice laber for 2007 ), eta hauxe izan da Euskadiko proiektua Holandan aurkezteko arrazoi nagusia.
Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren ereduaren aurkezpena ostirala arratsaldean egingo da, abuztuaren 29an, Amsterdameko Unibertsitateko Areto Nagusian. Horretarako, bertan izango dira Jaurlaritzaren Ondare eta Kontratazio Zuzendaria, Jaime Dominguez Macaya, eta proiektuaren arduradun teknikoak, Aitor Orobengoa eta Angel Cancelo.
Eskaintza elektronikoa, aurreko bi urteetan zehar, pixkana eta borondatez zabaltzen joan da Euskal Administrazioan, baina etorkizun laburrean eskaintza elektronikoa derrigorrezkoa izango da, 2004/18/CE Europako Zuzentarauren aginduz. Agindu honen arabera, 2010 urtean Europako administrazio publikoan gauzatzen diren kontratazioetatik %50a prozedura elektronikoaren bitartez egin beharko dira.
Informazio gehiago:
www.nevi.nl/ippc2008
www.ogasun.ejgv.euskadi.net/kontratazioa
|