Erakunde honen aurrekariek eta oinarrizko kronologiak garbi uzten dute Europar Batasuneko kide izatea hasiera-hasieratik islatu dela Eusko Jaurlaritzaren antolakuntza-egituran.
Gaur egun, Lehendakaritzaren barruan dagoen Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia (187/2006 Dekretuaren 13-18. artikuluak), besteak beste, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunari (EB) dagokionez jarraitu beharreko jardun-politikaz arduratzen da. Politika hori EBri dagokionez Eusko Jaurlaritzak duen antolakuntza-egituraren ardatz nagusia da.
EBrekiko Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorraren menpeko organoak:
Europako Gaietarako Zuzendaritza (187/2006 Dekretuaren 16. artikulua).
Euskadiren Ordezkaritza Bruselan (187/2006 Dekretuaren 17. artikulua): Euskadiren ordezkaritza-organoa da eta Euskadik sektore anitzetan dituen interesak babestu eta sustatzen ditu EBko erakundeetan.
Sailen arteko tresnak:
Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea (127/2007 Dekretua): Lehendakaritzari atxikitako kide anitzeko organoa Jaurlaritzaren Sailen artean Kanpoko Harremanak koordinatu eta planifikatzeko.
Koordinazio-neurriak, Eusko Jaurlaritzak ere Euskadiri dagozkion eskumenetan eragina duten EBren arauak eta politikak prestatzen (goranzko fasea) eta aplikatzen (beheranzko fasea) esku har zezan (1997ko urriaren 16ko Akordioa, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearena) (pdf. 67 KB).
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak ere baditu eginkizun batzuk EBri dagokionez (187/2006 Dekretuaren xedapen gehigarria).
Halaber adierazi behar dugu Eusko Jaurlaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez, Europari buruzko Informaziorako Euskal Sareko (EBIES/REVIE) kidea dela.
|