Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Europako Gaiak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskadiren Ordezkaritza Bruselan


 Aurkezpena

 Aurrekariak

 Prentsa-oharrak

Aurkezpena

 

Euskadik Bruselan duen OrdezkaritzaEuskadi ordezkatzen duen organoa da, eta Europar Batasuneko erakunde eta organoen aurrean EAEko hainbat sektoretako interesak defendatzeaz eta sustatzeaz arduratzen da.

Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzaren aurrekariek erakusten dutenez, Eusko Jaurlaritzak zailtasunak izan ditu erkidegoko gaietarako bere autonomia defendatze aldera Bruselan bulegoa jartzeko erabakiari dagokionez.

Auzitegi Konstituzionalaren maiatzaren 26ko 165/1994 Epaiarekin, Bruselan Euskadiren Ordezkaritza ofizialki jartzeko oztopoak gainditzeaz gain, beste autonomia erkidego batzuek ere Belgikako hiriburuan beren ordezkaritzak ezarri ahal izateko bidea ireki zen.

Gaur egun, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza, organikoki, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Saileko Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagokio, eta Europako Gaietarako Zuzendaritzarekinkoordinazioan dihardu.

Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzaren eginkizunak, funtsean, urtarrilaren 29ko 27/2002 Dekretuaren 17. artikuluan eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen 1997ko urriaren 16ko Akordioaren 22. artikuluan jasota daude, azken horren bidez onartzen baitira Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudi eta politikak prestatu eta aplikatzerakoan esku hartzeko koordinazio neurriak. (pdf. 67 KB)

Bere eginkizunak betetzeko espezializazio eta eraginkortasun egokia lortzeko, Autonomia Erkidegoak Europar Batasuneko Kontseiluetan parte hartzen hastearen ildotik, garrantzi berezia baitu horrek, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza erkidegoko eremu desberdinak biltzen dituzten zenbait lan unitatetan egituratua dago.

Harremanetan jartzeko helbidea:

EUSKADIREN ORDEZKARITZA - BRUSELA
Ordezkaria: Ibon Mendibelzua Madariaga
Rue des Deux Églises / Tweekerkenstraat, 27
B-1000 Brusela (BELGIKA)
Tfnoa: +32 2 285 45 10
Faxa: +32 2 285 45 11
bruselas@ej-gv.es

Estekak:

- Euskadi, 20 urte Bruselan
- Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak

Azken eguneratzea: 2008/05/19