Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek sinatutako Koalizio Akordioa euskal gizartearen beharren arabera egindako balorazioan eta analisian oinarritzen da, eta horri erantzuteko asmoz hainbat egitarau konpromiso azaltzen ditu.
Honela, bere baitan plana berriak martxan jartzea aurreikusten du (Enplegu Erakunde arteko Plana, Segurtasun eta Lan Osasun Plan Zuzentzailea, Osasun arretarako Plan Estrategikoa, Etxebizitza Plan Zuzentzailea, Euskal Gizarteratze Plana, Mendekoei arreta emateko Erakunde Arteko Plana, Familiei Laguntza Emateko Erakunde Arteko Plana, Unibertsitate Plana, Kooperazio Plan Zuzentzailea, e.a.), eta lege ekimen ugariak ere bai (Lurzoruaren Legea eta Kooperazio Legea, -Gobernu Kontseiluak dagoeneko proiektuak onartu eta Eusko Legebiltzarrera igorri dituena-, Enplegurako Euskal Legea, Etxebizitza babestuaren Legea, Familia-bitartekaritzarako Lege-egitasmoa, Euskal Hezkuntza-Sistemaren Legea, Lanbide-Heziketaren Euskal Plana edo Euskal Ikus-entzunezkoaren Legea) eta beste hainbat ekimen, guztira kudeaketa alor ezberdinetan gauzatzeko berrehun konpromiso baino gehiago.
|