Administrazio eta Gobernu Elektronikoei buruzko Plan Estrategikoarekin - PEAGE, non euskal administrazio guztiek parte hartzen duten, hain zuzen, berdefinitzen hasi dira administrazioek herritarrekin duten harremanak, herritar horiek sistemaren erdigunea eta ukaezineko protagonistak direnaren ikuspegitik.
Ildo horretatik, kalitatezko zerbitzu publiko berriak martxan jartzeak garrantzi estrategikoa hartzen du, transakzio harreman segurua bermatuz eta zerikusia duten gainontzeko eragileengan traktore eragina eginez.
Horretarako, behar beharrezkoa da erabiltzailearen nortasuna kudeatzea. Ezinbestekoa da gai hau erabakitzea egoera bakoitzean behar den segurtasun eta babes mailarik gabeko on-line zerbitzuak eman aurretik.
Beharrezkoa da egiazkotasuna, konfidentzialtasuna, osotasuna eta mezuoi uko ez egitea bermatuko duen teknologia edukitzea.
Xede horrekin, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek, 2002 urtean, IZENPE, ziurtapen digitaleko euskal agintaritza sortu zuten.
Sinadura elektronikoek ematen duten segurtasunari esker, telematikaren bidez sinatutako dokumentuek paperezko dokumentuetan eskuz sinatutakoen legezko balio eta erantzukizun zibil berdinak dituzte.
Horiek erabiltzeak, Administrazioa herritarrei hurbiltzeaz gain, merkatal harremanei, eskaeren izapideei eta horiekin loturiko guztiari lagunduko die.
Administrazioak teknologia honen trakzio elementu bat izan behar du. Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak gero eta egiaztagiria duten zerbitzu gehiago ematen ari dira.
Euskal herri administrazioek martxa jarri dituzten egiaztagiria duten zerbitzuen zerrenda.
|