Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Vicepresidencia del Gobierno

euskadi.net

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Modernización y Administración electrónica

Icono de conformidad con el Nivel A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

Azken eguneratzea: 2008/06/30
Bilbo, ONA Txartelaren eskutik,abangoardia digitalean
Doan eskura daiteke. Txartelaren eskaera, aldez aurretiko zitan egin daiteke 900.840.884 telefono zenbakira deituz, baita Osasun Zentroetan, barrutietako Bulego eta Zentro munizipaletan eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzan ere.
Lehendakariordetza

Txartela berria erabiliz, aurrerapen teknologiko berrienei esker,  euskal erakundeekin izapideak on-line egin ahal izango dira segurtasun osoz eta Osakidetzaren Txartelaren orain arteko abantaila guztiak mantenduz.

Bilbo Hirian, bihartik aurrera, Osasun Txartel Elektroniko berria herri-erabilera anitzekoa den ONA Txartelaren banaketari hasera emango zaio. Honako Txartela berriak Osakidetzakoa ordezkatzen du eta erakundeek, kasu honetan Bilboko Udalak ere bai, herritarrenganako arreta bideak zabaltzen ditu. Honela, bulegoetan zuzenean edota telefonoz eskaintzen den arreta aukera oraingoan izapideak on line egitera zabaltzen da, ezagutzen den segurtasun maila handienarekin Izenpek, euskal Erakundeen Sinadura eta ziurtagiri digitalerako Enpresak, hornitzen duen teknologiari esker.

ONA txartela zabaltzearekin, Bizkaiko hiriburuak Bilboko 2012 Agenda Digitalaren bideari ekitea lortzen du eta 2005eko azaroan ospatutako "Informazio Gizartearen inguruan Tokiko Hiri eta Gobernuen Gailurrean" hartutako konpromisoari erantzuten dio. Bertan, munduko Tokiko Agintariek aldeko lana eta konpromisoa erakutsi zuten, dagozkien hiri eta eskualdeetan Informazio Gizartearen onurek pertsona guztiengan eragin izan dezaten.

Halaber, Bilboko Udalarentzat hirian teknologiak eta berrikuntzak hartzen duen garrantzi berezia eta sendoa erakusteko aukera paregabea da.

ONA = Abantailak

Honako tresna berri telematikoak euskarri bakar baten bidez, segurtasun osoz, eta modu eroso eta arinean,  Administrazio ezberdinen zerbitzuak erabiltzeko aukera bermatzen du.  Transakzioen agiriak ematen ditu, eta bere teknologiari esker, bestelako txartelen erabilerak hartzen ditu (instalazioetarako sarrera, ordainketak…) gure poltsikorako euskarri kopurua modu erosoan arinduz.  

Beste modu batera esanda, ONA txartelari esker, bilbotarrek  adibidez Eusko Jaurlaritzaren Sailen zerbitzuak erabili ditzakete (medikuarekin hitzordua gordetzea edo mediku aldaketa on line, e.a.); urte amaitu baino lehen Bilboko udalarekin on line-ko izapideak egin ahal izango dituzte; eta Administrazioaren maila ezberdinetako bestelako izapideak ere bai, errenta aitorpena (Foru Aldundiarekin), lan bizitzaren edota gida baimenaren inguruan kontsultak egon (Estatuko administrazioarekin).

Doako ESKAERA

ONA txartela berria doan eskatu daiteke. Horretarako, 16 urtetik gorako izatea ezinbestekoa da, eta  indarrean dagoen Osasun Txartela eta Nortasun Agiria aurkeztea beharrezkoa da eskaera izapidea egiteko.

Bilbon egingo den zabaltzea

Txartelaren zabaltze prozesuan Eusko Jaurlaritzak keta Bilboko Udalak parte hartuko dute eta bi fasetan egingo da. Lehenengoa, uztailean bereziki egingo dena, bihar bertan hasiko da, eta horretarako Bilboko Udalak ONA txartela eskatzeko barrutietako hamaika bulego eta gune munizipalak prestatuko ditu. Eusko Jaurlaritzak, bestalde, dagoeneko Gran Vía 85-eko egoitza egokitu du eta uztailaren 7tik aurrera beste bi  gune prestatuko ditu, Basurtoko Ospitalea eta Bizkaia Eraikina. Bigarren faseari irailean ekingo zaio eta aipatutako guneaz gainera Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko beste hemeretzi gune eta Uribarriko barrutiko Udal Bulegoa prestatuko dira. 

Eusko Jaurlaritza

Osakidetza

Bilboko Udala

Barrutietako Bulego eta Udal guneak

Gran Vía, 85 egoitza

Arangoiti Osasun Zentroa

Deusto U.B.

Lehendakari Agirre etorbidea, 42

 

Gazteleku Osasun Zentroa

Matiko U.Z.

Moraza plaza, 2

 

La PeñaOsasun Zentroa

Rekalde U.B.

Gordóniz kalea,49

 

Altamira Osasun Zentroa

Zorroza U.B.

Hermógenes kalea, 1

 

Basurto Ospitalea

Begoña U.Z.

Circo Amateur del Club Deportivo kalea, 2

 

 

Otxarkoaga/Txurdinaga U.B.

Txomin Garat etorbidea, 12

 

 

Otxarkoaga U.Z.

Pau Casals etorbidea, 19

 

 

Ibaiondo U.Z.

Pelota kalea, 10

 

 

San Francisco U.Z.

Conde Mirasol kalea, 2

 

 

Abando U.B.

Barrainkua kalea, 5

 

 

Zurbaranbarri U.Z.

Plaza Iturriondo, 4