Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/10/09
Euskal Eszena: Bost euskal konpainia Santiago eta Contariako (Valentzia) Antzerki Azoketan
Hilaren 13tik 17ra egingo den XVI. Feira Galega das Artes Escenicas-en, Kukai-Tanttaka eta Marie de Jongh arituko dira. Aldiz, hilaren 20tik 24ra egingo den Contaria-n beren lanak aurkeztuko dituzten euskal konpainiak Hortzmuga, Gar Produkzioak eta Golden Apple Quartet izango dira.

Gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dira Euskal Eszena ekimenaren bidez Contaria (Valentzia) haurrei zuzendutako II. Antzerki Ferian eta Santiagoko Feira Galega das Artes Escenicas delakoan parte hartuko duten euskal konpainien lanak. Egitasmo hau Kultura Sailak gauzaturiko politika irmo baten baita kokatzen da, euskal ekoizpenen hedapena babesteko antzerki merkatu berrien aurrean.

Bertan izan dira: Iñaki Gomez, Kultura Sustatzeko zuzendaria eta Kukai-Tanttaka, Marie de Jongh, Hortzmuga, Gar Produkzioak eta Golden Apple Quartet konpainien ordezkariak.

Hilaren 13tik 17ra egingo den XVI. Feira Galega das Artes Escenicas-en, Kukai-Tanttaka eta Marie de Jongh arituko dira. Aldiz, hilaren 20tik 24ra egingo den Contaria-n beren lanak aurkeztuko dituzten euskal konpainiak Hortzmuga, Gar Produkzioak eta Golden Apple Quartet izango dira.

Donostia, 2008ko urriaren 8an

Santiagora joango diren euskal konpainien dossierra (pdf, 976 kb)
Contariara joango diren euskal konpainien dossierra (pdf, 1,51mb)