Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/10/10
Dantzan Bilaka
Dantzan Bilakarekin hitzorduak, euskal koreografiaren sorkuntza-prozesuetan interesaturik dagoen publikoari zuzenduta.

Euskal koreografiaren sorkuntza-prozesuetan interesaturik dagoen publikoarekin gero eta elkarrizketa zabalagoa irekitzea du helburu Bilaka programak. Helburu horrekin, oraingo edizioan, urrian zehar izango diren emanaldiez gain, bestelako hitzorduak ere antolatu dira programa horren esparruan.

  • Hala, ekainaren 24tik 26ra bitartean, egungo dantzan gorputzak dituen prozesu eta diskurtsoak aztertzeko IKUSMIRA jardunaldiak antolatu ziren Bilboko Espainiako Bankuaren egoitzan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte eta Kultura Topaketekin elkarlanean.
  • Azaroaren 8an, berriz, Dantzan Bilakaren edizio honetan parte hartu duten koreografoekin elkartu eta hitz egiteko jardunaldi irekia izango da Bilboko Muelle 3 elkartean.
Artium, Gasteiz - Urriak 10, 20:00
Marta Navaridas / Alexander Deutinger - Good, very good
Amaia Pascual - Bi-tarte
Igor de Quadra / June Crespo - Dar Dar
Egia, Donostia - Urriak 18, 19:30
Eva Guerrero / Nuria Pérez - Re-vestimientos
Beatriz Setién - Canciones para estar de acuerdo o no
Saioa Ibáñez - Holocausto Caníbal
La Merced, Bilbao - Urriak 30, 21:30
Gustavo Gorosito / Victoria Álvarez - Vacío
Carla Fernández / Olatz de Andrés - Desde el ángulo ciego
Marian Gerrikabeitia - Blank
Robert Jackson - Croquis

Informazio gehiago:
Dantan Bilaka 2008 (pdf, 1,5 MB)