Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Kontseilua

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

2008a, Kulturen arteko elkarrizketaren europar urtea

logo 2008, año europeo del diálogo intercultural

Aurtengo urtarrilean hasi da ofizialki Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtea, elkar ulertzen laguntzeko eta elkarbizitza hobetzeko helburuarekin..

Aurtengo helburu nagusia kulturen arteko elkarrizketa sustatzea da. Tresna horrek lagunduko die, hain zuzen ere, Europako herritarrei eta Europako Batasunean bizi diren guztiei ingurune ireki eta konplexuagoan bizitzeko ezagupenak eta gaitasunak eskuratzen.
Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtearen helburuak hauek dira:

  • Europako Batasunean bizi diren pertsona guztien sentsibilitatea handitzen saiatzea, batez ere gazteena, eguneroko bizitzan kulturen arteko elkarrizketarekin konpromisoa hartzeak duen garrantziari buruz;
  • Lan egitea jardunbide egokiak aurkitu, partekatu eta Europan eragina izan dezaten. Jardunbide egoki horiek Europako Batasunean kulturen arteko elkarrizketa sustatzeko izango dira, batez ere gazteen eta haurren artean;
  • Hezkuntzaren eginkizuna sustatzea aniztasunaren ikaskuntzarako baliabide garrantzitsu gisa, beste kultura batzuk hobeto ulertzeko, eta gaitasunak eta gizarte-jardunbide egokiak garatzeko; komunikabideen funtsezko eginkizuna nabarmentzea, berdintasunaren printzipioa eta elkarrenganako ulermena sustatzeko.
  • Europako Erkidegoko programa eta ekintza guztiak gehiago zabaltzea eta haien koherentzia hobetzea, kulturen arteko elkarrizketari lagun diezaioten, eta haiek sustatzea eta haien jarraipena bermatzea.
  • kulturen arteko elkarrizketan ikuspegi berriak arakatzen laguntzea, ikuspegi berri horiek pertsona desberdin askoren artean eta sektore desberdinetako erakundeen artean lankidetza sor dezaten.

Kulturen arteko elkarrizketari ekiteko, zortzi gai identifikatu dira, eta horiekin lan egingo da aurten:

  • Kultura eta komunikabideak
  • Hezkuntza eta zientzia
  • Migrazioa
  • Gutxiengoak
  • Eleaniztasuna
  • Erlijioa
  • Lanlekua
  • Gazteria

Ekimen honen protagonista nagusiak hauek dira:

  • Europan, Europako Batzordearen Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusia, Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europako Urtea abian jartzeko ardura duen organoa denez.
  • Europako Batasuneko partaide diren herrialdeetan koordinazio-erakunde nazional bat sortu da hori abian jartzeko.
  • Erantzukizun hori, oro har, kultura- edo/eta hezkuntza-ministerioei egokitu zaie.
  • Hala ere, aurten, gizarte zibileko erakundeak dira protagonista eta eragile nagusiak.
  • Erakunde horietan lehenengoa “Gizarte zibilaren plataforma kulturen arteko elkarrizketa sustatzeko” izan da. 2006an sortu zen, helburu horrekin (www.eurocult.org/ www.efah.org)

Jarduera- eta finantziazio-egitura:

Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtearen jarduerak egiteko aurrekontua 10 milioi eurokoa da, eta honela egituratzen da:

1) Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtea (2008) prestatzeko ekintzak, proposamenak egiteko deialdi batekin hasi ziren. Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtea (2008) identifikatzeko balioko duten ekintza enblematikoen zazpi proiektu europar hautatu ziren, hiru milioi euroko aurrekontuarekin ekintza paneuroparretarako.

2) Estatu bakoitzeko proiektu bat aukeratu da, hiru milioi euroko aurrekontuarekin EBko estatuetan proiektuak batera finantzatzeko.

3) Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtearen (2008) ekimenetako bat tokian tokiko elkarrizketarako guneak sortzea izan da. Ikasketa edo laneko lekuak dira, baita aisialdikoak ere. Auzo edo herri jakin bateko elkarrizketarako gune bihurtzen dira. Gai asko landu daitezke horietan: kultura, gutxiengoak, erlijioa, gazteria, etab.

4) Hainbat proiektu edo ekimen bihurtu daitezke Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtearen (2008) kide, logoak eta bestelako sustapeneko materiala erabiliz.

5) Sustapenari dagokionez: 3,3 milioi euro Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtearen sustapen-kanpaina finantzatzeko dira.

6) 0,7 milioi euro ikasketetarako eta ebaluaziorako dira.

Nazio-mailan

Nazio-mailan, EBko estatuek Koordinazio Erakunde Nazional batzuk ezarri dituzte, eta horiek izango dute ardura Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtean (2008) EBko estatu bakoitzaren parte-hartzea antolatzeko. EBko estatu bakoitzak bere estrategia nazionala aurkezteko gonbidapena jaso zuen, Kulturen arteko Elkarrizketaren Europar Urteari (2008) begira, nazio-mailako testuingurua eta lehentasunak ekarriz eta aurreikusitako ekintzak deskribatuz.

Batez ere komunikazio-kanpainak dira, gazteen parte-hartzea sustatzekoak, gizarte zibilaren eta komunikabideen laguntzarekin.
Bestalde, “Kulturen arteko elkarrizketarako enbaxadoreak” sortu dira. Goi-mailako pertsonaiak dira horiek (abeslariak, idazleak, etab.), nolabait ere kulturen arteko elkarrizketaren ordezkariak.
 “Kultuen arteko elkarrizketarako enbaxadore” izendatu dituzte Paulo Coelho, Dardenne anaiak eta Adam Michnik.

Parte hartzea

Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtearen asmoa da kulturen arteko elkarrizketan parte hartu duten gizarte zibileko eragileak proiektuan sartzea.
Horretarako, sare bat sortu da, www.dialogue2008.euweb orriaren bidez, eta jada bada bertan bazkideen atal bat. Atal horretan, kulturen arteko elkarrizketan interesa duten gizarte zibileko erakundeek beren profila eta lana aurkez dezakete, eta kulturen arteko elkarrizketaren alorreko kideekin harremanetan jarri. Era berean, jardunbide egokiagoak parteka ditzakete, Europan beren emankizunak, proiektuak eta edukiak zabaldu, eta Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtearen (2008) identitatea erabili beren jardueretan.

Euskadi Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtean
Kulturen arteko Elkarrizketaren Europar Urtearen logoa euskaraz

Europako Batzordeak euskarara itzuli du Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europar Urtearen logo ofiziala. Ohikoa da jada Europako Batasuneko lemak euskarara itzultzea: iaz ere gauza bera egin zen, adibidez, Erromako Itunaren 50. urteurrena ospatu zenean.

Jarduerak:

Euskadiko Autonomia Erkidegoak aktiboki parte hartzen du ekimen honetan. Eusko Jaurlaritzak musika eta gazteriari buruzko hainbat jarduera sustatu ditu Bruselan. Euskadiko jarduerak jardunbide egokitzat hautatu ditu Europako Batzordeak.

Apirilean, adibidez, Euskadiko Ikasleen Orkestrak doako kontzertu bat eman zuen. Orkestra hori 14 eta 18 urte bitarteko Euskadiko hiru kontserbatorioetako ikasle gazteek osatzen dute, eta kontzertua Bruselako Saint Michel antzokian eman zuten. Kontzertu hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatu zuen, Euskadik Bruselan duen ordezkaritzaren laguntzarekin (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia). Kontzertuaren helburua izan zen hezkuntzaren bidez kultura-aniztasuna eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzea.

Maiatzaren 21 eta 22rako, berriz, MUSIKENE elkartearen kontzertu bat antolatu da. Euskadik Europako Batasuneko Hezkuntza, Gazteria eta Kultura Kontseiluan parte hartzen du, eta testuinguru horretan emango da kontzertua.

Europako Batasuneko Ministro Kontseilu horretan, autonomia-erkidegoak ordezkatuz parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako bai Kultura kontseilariak bai Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketakoak.

 Informazio osagarria

Camila De Epalzak, Euskadik Bruselan duen ordezkaritzaren prentsa- eta komunikazio-arduradunak emaniko informazioa

Azken eguneratzea: 2008/06/05