Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A

Familia bateragarri egiteko neurriak (2007/07/28tik hasitakoak): eszedentzia lanaldia murriztea mendeko ahaideak zaintzeko

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Familia Zuzendaritza


Xedea

Legezko xedapenetik edo itun indibidualetik edo kolektibotik eratorritako bi egoera horietako edozein hartzen duten langileei diru-laguntza emango zaie:
 
a) Mendetasun-egoeran dauden ahaideak zaintzeko eszedentzia.

b) Lanaldia gutxienez heren bat murriztea mendetasun-egoeran dauden ahaideak zaintzeko.

Honako hauek hartzen dira mendetasun-egoeran dauden pertsonatzat: balorazio hori mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Legea garatzen duten arautegietan ezarritako aurreikuspenen arabera lortu dutenak.


Nori Zuzendua

Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

a) Besteren kontura lan egiten duten langileak.

b) Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.

Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluko b) idatz-zatian jasotzen diren lan-harreman berezietan bildutako langileek har litzaketen eszedentziak edo lanaldi-murrizketak ez dira diruz lagunduko. Dekretu horren bidez Langileen Estatutuei buruzko Testu Bategina onartu zen.

Onuradunen betebeharrak.
 
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen onuraduna izateko honako betebehar hauek bete behar dira:
 
a) Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea.
 
Horretaz gain, eskabidea aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtetan.

b) Laguntzaren onuradunaren eta mendetasun-egoeran dagoen ahaidearen -hori zaintzeko eskatu delarik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa- artean odolkidetasunezko edo kidetasunezko lehen edo bigarren mailako ahaidetasuna egongo da nahitaez, edo ezkontidea edo izatezko bikotekidea izango da.

c) Diru-laguntza jasotzeko moduko jardunak, aurretik egindakoa izanik, egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako iraupena izan beharko du.

d) Mendetasun-egoeran dagoenak -hori zaintzeko eskatu delarik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa- ez du modu iraunkorrean sartuta egon beharko egoitza-zentro batean eta ez du gizarte-zerbitzuetako eguneko zentro batek artatuko.

e) Mendetasun-egoeran dagoen ahaide bera zaintzeko eskatzaile bakoitzak eska dezakeen lan-eszedentzia -diruz laguntzeko modukoa- egutegiko 365 egunekoa izango da gehienez.


 


Diru kopurua

1.- Kapitulu honetan azaltzen den eszedentziak honako laguntza hauek, egutegiko 365 eguneko epeari dagozkionak, jasoko ditu:

a) 2.400 euro langilea emakumea baldin bada.
 
b) 3.000 euro langilea gizona baldin bada.
 
2.- Kapitulu honetan azaltzen den lanaldi-murrizketak honako laguntza hauek, egutegiko 365 eguneko epeari dagozkionak, jasoko ditu:
 
a) Lanaldi-murrizketa % 45ekoa edo gehiagokoa bada:

- 1.800 euro langilea emakumea baldin bada.
 
- 2.400 euro langilea gizona baldin bada.
 
b) Lanaldi-murrizketa % 40koa edo gehiagokoa eta % 45etik beherakoa bada:

- 1.575 euro langilea emakumea baldin bada.
 
- 2.100 euro langilea gizona baldin bada.
 
c) Lanaldi-murrizketa % 33koa edo gehiagokoa eta % 40tik beherakoa bada:

- 1.350 euro langilea emakumea baldin bada.
 
- 1.800 euro langilea gizona baldin bada.
 
3.- Aurreko bi zenbakietan azaldu diren zenbatekoak aplikatu ahal izango zaizkie eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dagokion sektore-eremuko lanaldi osoari dagokiona bada. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 eguneko epe desberdinetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.
 
Laguntza kopuruaren muga.

1.- Mendetasun-egoeran dagoen eta Kapitulu honetan ezarritako laguntza eskatzeko eskubidea ematen duen pertsona berarekin zerikusia duten pertsona bat baino gehiago badaude, honako muga hauek ezarri dira eskubide hori aldi berean baliatu ahal izateko:

a) mendetasun handia duen pertsona bat zaintzeko, lan-eszedentzia bat eta lanaldi-murrizketa bat edo gehienez hiru lanaldi-murrizketa aldi berean.

b) mendetasun larria duen pertsona bat zaintzeko, lan-eszedentzia bat edo gutxienez bi lanaldi-murrizketa aldi berean, eta

c) mendetasun ertaina duen pertsona bat zaintzeko, lanaldi-murrizketa bat.

Mendetasun-egoeran dagoen ahaide bakoitzeko eta denboraldi berean eskaera bat baino gehiago badaude, laguntza emateko eskabideen sarrera-ordena hartuko da kontuan.


Araudia

118/2007 Dekretua, uztailaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena.

Hutsen Zuzenketa, ondoko dekretuarena: 118/2007 Dekretua, uztailearen 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena.

 


Harremanak norekin

INFORMAZIOA:
012


Erantsi beharreko agiriak

Lehenengo eskaera eskabide normalizatuaren bitartez eskatuko da. Eskabide hori Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Ordezkaritzetan emango da, edo Interneteko www.juslan.ejgv.euskadi.net helbidean jaitsi ahal izango da, eta honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskatzailearen NANaren edota haren nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.

b) Mendetasun-egoeran dagoen ahaidearen -hori zaintzeko eskatu delarik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa- NANaren fotokopia.

c) Ahaidea mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

d) Eskatzailearen eta ahaidearen -hori zaintzeko hartu delarik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa- artean dagoen ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, kasu bakoitzean behar diren dokumentuen bitartez (NAN, jaiotze-agiria, familia-liburua, Erregistro Zibilaren edo Izatezko Bikoteen Erregistroaren ziurtagiriak eta abar).

e) Eskatzailearen erroldatze-agiri eguneratua, udalerrian noiz erroldatu den adierazten duena. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.
 
Erroldatze-ziurtagiriak frogatzen ez badu eskatzailea udalerrian bizi dela, laguntzaren organo kudeatzaileak eskaera egingo dio eskatzaileari udalerrian bizi dela egiaztatzen duten dokumentuak aurkez ditzan.
 
Eskatzailea 15.a) artikuluko bigarren paragrafoan aipatutako salbuespenaren barruan badago, egungo erroldatzeaz gain, salbuespen hori frogatzen duten erroldatze-agiriak ere aurkeztu beharko ditu.
 
f) Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zein baldintza zehatzetan gauzatu den egiaztatzen duen enpresa-ziurtagiria:
- Eskubide hori zenbat denboratan gauzatu den.
 
- Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hau hartu aurretik langileak egiten zuen lanaldia eta lanaldi osoarekiko zuen harremana, aplikatzen ari den hitzarmen kolektiboaren arabera, eta
- Lanaldi-murrizketaren kasuan, murrizketa zein ehunekoaren araberakoa den egin ohi zuen lanaldiarekin alderatuta.

g) Eszedentziaren kasuan, Gizarte Segurantzan baja eman dela egiaztatzen duen partearen kopia, edo lanaldi-murrizketaren kasuan, Gizarte Segurantzan datuak aldatu direla egiaztatzen duen partearen kopia.

h) Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa, eskatzaileak sinatuta eta dagokion banketxeak zigilatuta.

i) Eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duen zinpeko aitorpena.

j) Eskatzaileak zinpeko aitorpen bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako- eta izaera berekoak diren- laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz prozedura zehatzaileei buruz, prozedura horiek oraindik izapidealdian badaude, behintzat.

k) Mendetasun-egoeran dagoen pertsona -hori zaintzeko eskatu delarik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa- ez dagoela modu iraunkorrean sartuta egoitza-zentro batean eta gizarte-zerbitzuetako eguneko zentro batek artatzen ez duela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.

Hasierako baliatze-aldien jarraipena diren baliatze-aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko idatz-zatiaren f) letran azaltzen den dokumentazioa bakarrik aurkeztu beharko da, alde batera utzi gabe hasierako egoerarekin alderatuta egindako aldaketa orori buruzko dokumentazioa aurkeztu behar izatea, eta bereziki mendetasun-mailari buruzkoa.


Eskabideak Aurkezteko Epea

1.- Oro har, eskaerak aurkezteko lau epe ezartzen dira urtero. Hori oinarritzat hartuta, eta eskaera aurkezteko epearen lehenengo egunerako eskatzen den egutegiko 59 eguneko gutxieneko epea bete bada, eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da:
 
- Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak apirilaren 1etik ekainaren 30era bitarteko epean aurkeztuko dira.
- Apirilaren 1etik ekainaren 30era bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko epean aurkeztuko dira.
- Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean aurkeztuko dira.
- Urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarteko epean aurkeztuko dira.

2.- Diruz laguntzeko moduko egoerengatiko laguntzak emateko eskaerei hiruhileko batean eman bazaie hasiera, eta eskabideak aurkezteko epearen lehenengo egunean ez badute beteta eskatzen den egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako iraupena, hurrengo epean aurkeztu beharko dira.

3.- Diruz laguntzeko moduko egoera amaitzen den hiruhilekoan baliatutako zatia egutegiko 59 egunetik beherakoa bada, eskabidea hurrengo epean aurkeztu beharko da.

4.- Eskaera dagokion epean aurkezten ez bada, denboraldi horri dagokion diru-laguntzarako eskubidea galduko da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak helbide hauetan aurkeztu beharko dira:

  • Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego, 2.zbk-2.pisua, Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 012
  • Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Gran Via, 85. zbk-7.pisua, Bilbao. Telefonoa: 012
  • Gipuzkoan: Zuzenean zerbitzua, Andia kalea 13.zbk, Donostia-San Sebastián. Telefonoa: 012
  • Edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkeztu beharko dira eskabide normalizatuaren bidez. Eskabide horiek behar bezala bete beharko dira.

Tramiteen deskripzioa

Eskabide eta behar den dokumentazioaren aurkezpena.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarteratze eta Familia Sailburuordetzaren Familia Zuzendaritza.


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, eskaera bideratzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartuko den unetik zenbatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak


hasierako eskaera agiria (pdf, 74 KB)

"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (PDF, 1348KB).

jarraipeneko eskabidea  (pdf, 46 KB)


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.