Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

Azken eguneratzea: 2008/07/14
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailaren informazio kanpaina, merkataritza ordutegiak direla eta.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailak merkatal jarduerako ordezkari desberdinekin bilerak hasi ditu gaur. Merkatal jarduerari buruzko legearen bigarren aldaketaren legea, 2008ko uztailaren 7an EHAAn azaldu ondoren, araudi berrian agertzen diren aldaketak nola bideratu eta gauzatu behar diren azaltzeko helburua dute bilera hauek.

150 metro karratutik gorako azalera duten establezimenduen ordutegi-araudiaren moldaketa dela eta, Merkataritza Ganbera eta Komertzio Elkarte desberdinekin, baita bazarretako ordezkariekin izango dira informazio bilerak, joan den 2008ko ekainaren 25ean onartutako legea azaldu eta zein zentzutan bideratu behar den argitzeko.

Informazio kanpaina honek duen helburua, 7/2008 Legearen araudia ondo betetzearena da. Hori dela eta, informazio foiletoak eta araudiaren nondik norakoaren itzulpena eskainiko da, bestek beste mandarin hizkuntzara; Euskadiko Txinatarren Elkarteak egindako eskakizunari erantzunez.

Irailean informazio kanpaina bukatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan izango diren bileren ondoren.

 

 


      Gasteizen, 2008ko uztailak 11