Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

IKZen 2008ko PROGRAMA

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Teknologia Zuzendaritza


Xedea

IKZ eragile zientifiko eta teknologikoek 2008ko, 2009ko eta 2010eko ekitaldietarako aurkezten dituzten ekintza globaleko planen finantzaketa.


Nori Zuzendua

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean kreditatutako Ikerketa Kooperatiboko Zentroak.


Diru kopurua

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.


Araudia

130/2008 dekretua, uztailaren 8koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua gaitu egiten duena, bere eskumenen barruan, laguntza-programak aldatu eta indargabetu ahal izateko.

AGINDUA, 2008ko abuztuaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Ikerketa Kooperatiboko Zentroen kategorian kreditatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileentzako laguntzak arautzen dituena. IKZen Programa.


EBAZPENA, 2008ko abuztuaren 11koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena. Horren bitartez, 2008ko ekitaldirako laguntzen deialdi publikoa egiten da, Ikerketa Kooperatiboko Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileentzako laguntza-programa arautzen duen Aginduak ezarritako esparruan.


Harremanak norekin

Teknologia Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945-01 82 54
E-mail:
e-torner@ej-gv.es

SPRI
Plaza Bizkaia Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36, 4,
48011 Bilbao
E-mail:
mgarcia@spri.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskatzaileek erantsitako eskaera bete eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

-  Onuradunaren datu orokorrak
-  Teknologia-agentea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko kide dela egiaztatzen duen agiria
-  Pertsona eskatzailearen notario-ahalordearen fotokopia
-  Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia
-  Eskabidea egiterakoan Gizarte Segurantzarekin dituen betebehar guztiak beteta dituela egiaztatzeko agiriak.
-  Foru-Ogasunarekiko betebeharrak beteta dituela adierazten duen ziurtagiria, edota eskatzailearen esanbidezko baimena, EAEko Administrazioari zerga-gaietan eskumena duten organoei zuzenean honako hau eskatzeko eskubidea ematen diona: diru-laguntzak edo laguntzak eskatu dituztenek zerga-betebeharrak betetzen dituztela erakusteko egiaztagiria.
-  Edozein administrazio edo ente publiko nahiz pribatutatik jarduera berberetarako eskatzaileak jasotako laguntzak eta eskatutakoak egiaztatzen dituen eskatzailearen aitorpena. Era berean, Zientzia eta Teknologia Agenteak jarduera berberak finantzatzeko beste eskaeraren bat egiten badu, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari horren berri emateko konpromisoa hartu beharko du.
-  Aitorpena, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.
-  2008/2010 ekintza globaleko plana. Erantsitako eredua ikusi.
-  Ekintza Globaleko Planari buruzko memoria ekonomikoa, proposatutako jarduera ez-ekonomikoen kontabilitate-kontzeptuagatiko xehapenarekin, eta horien finantzaketa-eskemaren laburpenarekin.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/08/26 - 2008/09/09


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza Teknologia Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01009-Vitoria-Gasteiz

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián

SPRI
Plaza Bizkaia Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36, 4,
48011 Bilbao


Tramiteen deskripzioa

Gaingiroki, prozedura honako hau da:

-  Teknologia Zuzendaritzak jaso eta zuzenduko ditu eskaerak.
-  Jardun-planen ebaluazioa SPRIn gauzatuko da.
-  Ebazpen-proposamenak Kontrol Ekonomikoko Bulegora izapidetuko dira. 
-  Ebazpena Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak gauzatuko du, eta ondorengo ordainketa, Teknologia Zuzendaritzak.
-  Jarraipena eta ondorengo kontrola ere Teknologia Zuzendaritzak gauzatuko ditu.


Egitura Atal Ebazlea

Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetza


Ebazteko epea

Bi hilabete eskaerak aurkezteko azken egunetik hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

- eskaera-inprimakia 
- ekintza globalaren plana
- memoria ekonomikoa  


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Laguntza-programa honen esparruan ematekoak diren laguntzen helburua Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean integratutako IKZen Ekintza Globaleko Planak finantzatzea da.

Ekintza Globaleko Planetan sartzekoak diren jarduerek, hala badagokie, Europar Batasunaren Esparru Programetan horretarako eraturiko Ikerketako Espazio Europarra sustatzeko tresnen eremuan aurreikusitako edo hasitako ikerketa-jarduerak ere sartu beharko dituzte, eta, bereziki, Europako Bikaintasun Sareen lan-programen barruan Eragileek harturiko ikerketa-konpromisoa, haietan txertatuta baitaude.

Ekintza Globaleko Planean zerrendatutako jarduerentzako finantzaketa-jokalekua ezartzea beharrezkoa da, eta baita orain arte lortutako iturriak eta geratzen den laguntza-denboraldirako aurreikuspena xehatzea ere.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

31/07/2008