Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/09/02
Zirkulazio istripuen kopurua % 18 jaitsi da Euskadin udan
Hildakoen kopurua iazko bera izan da, baina pertsona gutxiago zauritu dira

Aurtengo udan euskal errepideetan izan diren istripuen balantzeak jaitsiera nabarmena erakutsi du eta horrek azken urteetan izandako beheranzko joera indartu du. Joan den urteko denbora tarte berean, 612 izan ziren istripuak, eta horietan 16 pertsona hil ziren (aurten bezala) eta 107 zauritu. Hortaz, istripuak % 18,4 gutxiago izan dira aurten, eta zaurituen kopurua % 12,2 jaitsi da. Hildakoei dagokienez, iazko datu berak izan dira 2008 honetan. 
Trafiko Zuzendaritzak uda honetarako abian jarri zuen Trafiko Operazio Bereziak erakutsi duenez, aurreikuspenak bete egin dira zirkulazioari dagokionez: bide nagusietan ez da pilaketa handirik egon, une eta toki jakin batzuetan izan ezik, hala nola A-8an, Frantziako sarreran. Herritarrek oporrak hartzeko data ezberdinak aukeratzen dituztela erakusten du horrek.
Ondoko autonomia erkidegoetara egindako bidaia laburrak izan dira, EAE barruko joan-etorriekin batera, zirkulazio fluxu nagusiak. Azken asteburu honi dagokionez (Trafiko Operazio Bereziaren amaiera izan da), zortzi istripu izan dira. Horietan, bi pertsona hil dira (A-8 autobidean, Mendaro udalerrian, ostiral gauean) eta hamarrek larritasun maila ezberdinetako zauriak izan dituzte.