Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/09/01
Segurtasun-uhalaren eta haurrentzako aulkien erabilera kontrolatzeko kanpaina berri bat
Gainera, pneumatikoen egoera ikuskatuko dute zirkulazio ezbeharrak ekiditeko neurri gisa

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek ibilgailuetan segurtasun-uhalaren eta haurrak atxikitzeko gailuen erabilera zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina berri bat abiatuko dute irailaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoko herri barruko eta kanpoko errepideetan. Irailaren 14ra arte iraungo du indartzeko kanpainak, eta ibilgailuen gidari eta bidaiarien artean kontzientziazioa eta gailu hauen erabilera areagotu nahi ditu. Gainera, agenteek ibilgailuetako pneumatikoen mantentze egoera ikuskatuko dute, oso garrantzitsua baita hauek ongi mantentzea era seguruan gidatzeko.

Nahiz eta Ertzaintzak zein Udaltzaingoek ohiturazko kontrolak egiten dituzten EAEko errepideetan segurtasuna bermatzeko, datozen bi asteotan Eusko Jaurlaritzako Bidezaingo Zuzendaritzak kanpaina berri bat egingo du, erabiltzaileak ibilgailuaren segurtasun gailuek duten garrantziaz kontzientziatzeko. Kanpainan, segurtasun-uhalen (bai gidarien kasuan, baita bidaiarienean ere) eta haurrak atxikitzeko gailuen (aulkitxoak) gaineko kontrolak areatuko dituzte.
Halere, ezbeharrak ekiditeko (eta beraz, segurtasun sistemon erabileraren beharrizana ekiditeko) asmoz, ibilgailuaren azterketa tekniko zorrotzak egin behar dira. Agenteek pneumatikoak ikuskatuko dituzte, oso garrantzitsua baita hauen mantentze egoera ona izatea ezbeharrak ekiditerako orduan.
Eusko Jaurlaritzako Bidezaingo Zuzendaritzaren arabera, honelako kanpainak, beste zenbait ekimenekin batera, ibilgailuetan segurtasun gailuen erabilera zuzena zabaltzen laguntzen ari dira.
Argi ikusten da zein garrantzitsua den uhala eta segurtasun-aulkiak erabiltzea lesio larriak edo heriotzak saihesteko kontuan hartzen badugu, esaterako, 50 kilometro orduko abiaduran talka eginda eta bigarren solairu batetik erorita antzeko kolpea hartuko lukeela pertsona batek.
Bestalde, Deustuko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin eta Babybag enpresarekin elkarlanean egindako txosten batek jakitera eman duenez, Haurrak Atxikitzeko Gailuak gehiago erabiltzen dira ibilbide luzeetan. Hain zuzen, 25 kilometrotik gorako ibilbideetan %94,5etan erabiltzen zen, eta %75era jaisten zen 5 eta 25 kilometro artekoetan. 5 kilometrotik beherakoetan, aldiz, gailu horien erabilera %70era jaisten zen.