
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Udalei, mankomunitateei, horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egitea, 2008-2009 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzeko.
1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzetara ondorengo erakundeak bildu ahal izango dira, bati ere aurretiazko baimenaren jabe baldin badira:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak edota horiek sortutako erakundeak.
b) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten erakunde pribatuak, 2008ko ekainaren 10eko Aginduak, EAEko Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak arautzen dituenak, 12. artikuluan ezartzen duenaren arabera.
2.– Udalak, mankomunitateak, horiek sortutako erakundeak edota erakunde pribatuak ezin izango dira deialdi honetara bildu, baldin eta aurreko ikasturteetan Lanbide Hastapeneko Programak eman edo eskatu ez badituzte.
Modu bertsuan, erakunde publikoak edo pribatuak ere ezin izango dira deialdi honetara bildu, baldin eta arlo honetako prestakuntza-hitzarmena sinatu badute, edo beste bideren bat erabiliz, eta helburu berbererako, aurrekontuaren % 15etik gorako diru-laguntza jasotzen badute.
3.– Udalei, mankomunitateei, horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntza esleitzea, eta, hala bada, ordaintzea baldintzatuta dago; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio nagusiak eta haren erakunde autonomoek helburu honetarako emandako diru-laguntza edo laguntzen eremuan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen- prozedura amaitzearen baldintzapean.
4.– Inola ere ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak, honako hau ezarri baitu horrek: testu bategin horretan erregulatutako diru-laguntzen eta bestelako laguntzen deialdietara ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoak ere.
7.429.266,96 €
EBAZPENA, 2008ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, udalei, mankomunitateei eta horiek sortutako erakundeei dirulaguntzak emateko deia egiten duena, 2008-2009 ikasturtean Lanbide Hastapeneko programen bigarren kurtsoak garatzeko. (2008/07/17ko EHAA)
AGINDUA, 2008ko uztailaren 22koa, Hezkuntza sailburuarena,udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten duena, 2008-2009 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako programak garatzeko. (2008/08/18ko EHAA)
Izena eta Abizena: Begoña Alonso
Tel.:
945018331
Fax: 945018336
E-mail:
huiseco2ej-gv.es
1.– Agindu honetako I. eranskinean agertzen den eskaera ereduan egingo dira eskaerak. Eta egiten dituen erakundeko legezko ordezkariak izenpetuko ditu.
Horretaz gain, II. eranskinaren kopiak aurkeztu beharko dituzte eskabidea egin duten erakundeek, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak egiteko eskabidea egin duten lehen mailako taldeak adina kopia, hain zuzen.
2.– Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Udal, mankomunitate edo erakunde publikoek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Proiektua gauzatu behar duen erakundearen diru-izendapenaren ziurtagiria.
– Udalek edo mankomunitateek sortutako erakundeetako ordezkariak zein ordezkapen-gaitasun duen egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztuko du.
– Udal, mankomunitate edo erakundeko legezko ordezkariak sinatutako ziurtagiria. Bertan adieraziko da Estatuko edo nazioarteko herri-erakundeek edo erakunde pribatuek emandako diru-laguntzarik jasotzen duten ala ez, jarduera berbera gauzatzeko. Baiezkoan, zenbatekoa zehaztuko da, baita zein erakundek ematen duen ere. Era berean, honako hau ere adierazi beharko da: ez duela inolako hitzarmen berariazkorik sinatu beste erakunde publiko edo pribaturen batekin, programa horretarako diru-laguntza jasotzeko, edo, halako hitzarmenik izatekotan, diru-laguntza ez dela programako aurrekontuaren % 15 baino handiagoa izan, eta gainera, zehaztu egin behar da zenbateko diru-laguntza den.
b) Erakunde pribatuen kasuan:
– Erakundeko idazkariaren ziurtagiria, dagokion organoak diru-laguntza eskatzea erabaki duela egiaztatzeko. Diru-laguntzaren helburua eta zenbatekoa zehaztu beharko da.
– Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia konpultsatua.
– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duen ziurtagiria.
– Erakundea eratzeko akta edo eskritura, legezko ordezkariaren izendapena eta haren NANaren kopia.
– Eskabidea egiten duen erakundeko legezko ordezkariaren zinpeko adierazpena. Bertan adierazi behar da estatuko edo nazioarteko erakunde publiko edo pribaturen batek emandako diru-laguntzarik jasotzen den, edo horiekin hitzarmenik sinatu duen, programa horretarako. Baiezkoan, ondokoak zehaztu behar dira: diru-laguntza ez dela programako aurrekontuaren % 15 baino handiagoa, diru-laguntzaren zenbatekoa eta zein erakundek emana den.
3.– Erakunde eskatzaileek, eskabidearekin batera eta kasuaren arabera, idazkariaren ziurtagiria edo zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute ondokoa egiaztatuz: ez dutela zigor administratibo edo penalik jaso sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, eta ez daudela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren diru-laguntzen eta laguntzen deialdietan parte hartzeko debekuarekin zigortuta.
4.– Udal, mankomunitate, berariaz sortutako erakunde edo erakunde pribatuek, programaren proiektua aurkeztu beharko dute. Proiektu honek ondoko puntu hauek jasoko ditu:
a) Programaren beharraren justifikazioa.
b) Jasotzaileen ezaugarriak eta aurrez ikusitako kopurua.
c) Ikasleak hautatzeko irizpideak.
d) Pedagogi irizpideak: helburu orokorrak, metodologia eta ebaluatzeko prozedurak.
e) Prestakuntza-planaren eskema.
f) Proposatzen diren lanbide-profilak eta beren eskualdeko inguru sozio-ekonomikoari nola egokitzen zaizkion.
g) Lan-munduan sartzeari buruzko plana, eta eskualdeko inguru sozio-ekonomikoari nola egokitzen zaion.
5.– Proposatu ahal izango diren Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratzen dituen artetik hartu beharko dira.
2008/08/19-2008/09/18
Aurkeztu, honako edozein lekutan aurkeztuko dira: norberaren bizilekuko lurralde historikoko Hezkuntza Sailaren Lurralde Ordezkaritzan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein tokitan.
-
Hezkuntzaren sailburuordea
Aurkeztutako eskabideak erabakitzeko eta interesatuei horren berri emateko epea luzeenez ere sei hilabetekoa izango da agindu hau indarrean jarritako egunetik hasita.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Agiriaren I. eta II. eranskinak
-
-
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
18/08/2008