Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresak
WAI A - WCAG 1.0

Euskal Autonomia Erkidegoan, kultura ekintzailea hedatu eta enpresen aldeko joerak sustatzeko ekintzetarako laguntza programa. 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

Programa honen helburua da ekimen-zaletasuna aitortu eta bultzatzea, betiere garapen ekonomikoaren motore, enplegu sortzaile eta Gizarte kohesio-egilea izan dadin.

Eta guzti horren arabera, EAEn eta Pertsona Ekintzailearen Egunaren markoan, batetik, kultura ekintzaileri dagokionez sustapen eta sentsibilizazioko ekintzak sustatzeko eta, bestetik, enpresen aldeko joerak sustatzeko emango dira diru-laguntzak.


Nori Zuzendua

EAEko udalak, mankomunitateak edo toki zein eskualdeetako garapen-agentziak, Euskal Garapen Agentzien Elkartean integratuak, eta Euskal Garapen Agentzia bera.


Diru kopurua

- Laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira.
- Diruz lagundu daitezkeen jarduerak exekutatzearen ondoriozko gastu garbi onartuaren % 80raino heldu daiteke laguntzen zenbatekoa.
- Edozelan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren ekarpenaren muga izango dira laguntza hauek, eta aurkeztutako aurrekontuez harago doan ezein zenbateko ordaintzea enpresa onuradunaren kargura izango da. Hasieran aurreikusitakotik beherakoa bada exekutatutako guztizko gastua, sail honek emandako laguntzaren zenbatekoa berregokitu eginen da.


Araudia

AGINDUA, 2008ko urriaren 22koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan, kultura ekintzailea hedatu eta enpresen aldeko joerak sustatzeko ekintzetarako laguntzak ematea arautzen duena.

EBAZPENA, 2008ko urriaren 23koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan ekimenaren aldeko kultura hedatu eta enpresen aldeko joerak sustatzeko ekintzak burutzeko laguntzetarako 2008ko ekitaldiko deialdia egiten duena, beti ere 2008ko urriaren 22an Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2008ko urriaren 22koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Euskal Ekonomia Erkidegoan, kultura ekintzailea hedatu eta enpresen aldeko joerak sustatzeko ekintzetarako laguntzak ematea arautzen duena».


Harremanak norekin

Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 03
E-maila:
n-nino@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

a) Egingo diren ekintzen gaineko memoria deskriptiboa, non puntu hauek sartuko diren:
- Helburuak.
- Zein pertsonarentzat izango den.
- Eskabidea aurkezten den ekonomia-ekitaldian zehar, garatu diren edo egitea aurreikusten diren jarduera
edo ekimenen edukiaren gaineko detaileak.
- Aipatu jarduerak garazteko beharrezko diren materialen eta giza baliabideen gaineko detaileak.
- Kasu bada, proposatutako jardueretan genero ikuspegia nola txertatu, detaileak.
- Egutegia.
- Aurkeztu den proiektuaren justifikazioa, eta bai laguntzaren zenbatekoa eta beharra ebaluatzeko egoki irizten zaien edozein elementu.

b) Ekitaldiko aurrekontua, jarduerako gastuak banakaturik jasoko dituena.

c) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik jasotako laguntzei buruzko zinpeko aitorpena, betiere zenbatekoak zehaztuaz.

d) Kasu bada, eraketa-eskrituraren, estatutuen eta merkataritza erregistroko inskripzioaren fotokopiak.

e) Eskabidea egin behar duen pertsonaren ahalordetzaren fotokopia.

f ) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen onuradunek
zerga-obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeari dagokionez, Ogasun eta Finantza sailburuak 1991ko urriaren 7an emandako Aginduan edo, horren ordez, indarrean jartzen den arautegian adierazitako egoerak gertatzen direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, eskatzaileak berariaz horretarako baimena ematen badu, diru-laguntzen eskatzaileek zerga- obligazioak beteta dituztela egiaztatzeko ziurtagiria egiteko eskatuko die zuzenean zerga-arloan eskudun diren organoei. Espedientean ez bada aipatu baimen berariazkoa, entitate eskatzaileek ziurtagiri egokia aurkeztu beharko dute, baldin eta salbuetsiak ez badira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 200ko maiatzaren 12ko Aginduan xedatutakoaren arabera egon ere.

g) Laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta, administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatearen gaineko zinpeko deklarazioa, erakunde eskatzaileak egindakoa, eta, halaber, inhabilitatzen duen ezein legezko debekurik izatearen gainekoa, horren barruan honakoak direla: Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela-eta, sexuaren inguruko diskriminazioa egiteagatik gertatutakoak.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/11/08 - 2008/12/09


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak honako hauetan aurkeztu ahal izango dira: Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko erregistroan edo  Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan.

Industria, Merkataritza eta  Turismo Saila
Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio Agindu honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-lana egitea.


Egitura Atal Ebazlea

Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritza


Ebazteko epea

6 hilabetekoa, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria


Bestelako Agiriak

-


Oharrak

-


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

07/11/2008