Euskadi.net

Hasiera

WAI A - WCAG 1.0

Patenteak eskatzeko laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Zientzia Politikarako Zuzendaritza


Xedea

Patenteetako eta Marketako Espainiako Bulegoaren (Oficina Española de Patentes y Marcas, OEPM), Patenteetako Europako Bulegoaren (European Patent Office, EPO) eta Patenteen Lankidetzarako Hitzarmenaren (Patent Cooperation Treaty, PCT) aurrean patente-eskabideak aurkezteko laguntzak deitzea.

Informazio gehiago


Nori Zuzendua

Agenteen kategoria hauen kide diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen oinarri-arauak eguneratu zituen urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluarekin bat:

- Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak.

- Euskal Herriko Unibertsitateetako zentroak, departamentuak, atalak, institutuak edo bestelako ikerketa-unitateak.

- Lankidetzazko ikerketa zentroak.

- Teknologia-zentroak.

- Garapeneko eta Teknologia Transferentziako Nazioarteko Zentroak.

- Sektoreetako ikerketa-zentroak.

Betiere, eskaera egiten duen ikertzaile nagusia dagoen erakundea izango da erakunde onuraduna, baldin eta juridikotasunik badu.

 


Diru kopurua

128.544 €


Araudia

AGINDUA, 2008ko urriaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, patenteak eskatzeko laguntzak iragartzen dituena. (2008/11/14ko EHAA)

 


Harremanak norekin

Izena: Javier Urrutia

Telefonoa: 945 01 83 00


Erantsi beharreko agiriak

Eskabideari honakoak erantsiko zaizkio:

1.- Erakunde onuradun jabe bakoitzaren legezko ordezkariak izenpetutako eskabidea, bertan jabetza-portzentajeak zehaztuko direlarik.

2.- Patentea aurkezteko aurreikusitako gastuen aurrekontua.

3.- Erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren deklarazioa, non honakoak ziurtatzen diren: patentearen helburu den ezagutzaz ez dela egin inolako zabalkunderik, ez dela erregistratu inongo patente-bulegotan eskabide egin den egunera arte, eta ez dela erregistratuko deialdiaren Ebazpena eman baino lehen.

4.- Asmatzaileen zerrenda eta patentearen eskabidea baimentzen duen bakoitzaren izenpea, bertan zein erakundetakoak diren zehaztuko delarik.

5.- Patentearen xedeari buruzko memoria, eta bertan zehaztuko dira: artearen egoera, patentearen deskripzioa eta dauden produktu/prozesu alternatiboekiko ezberdintasunen eta abantailen gaineko azalpenak.

6.- Patentearen jatorriari, norainokoari eta ondorioei buruzko txostena.

7.- Patentearentzat aurreikusitako ustiaketa-plana.

8) Ikertzaile nagusi eskatzailearen curriculum vitaea.

9.- Parte-hartzaile bakoitzaren NANaren fotokopia eta erakunde onuradun jabe bakoitzaren IFZren fotokopia.

10.- Erantzukizunezko deklarazioa, non eskabidea egin duen pertsonak edo erakundeak honako egiaztatzen duen: laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galdua izanik zehapen administratibo edo panalen bat ez izatea, edo hartarako ezgaitzen dituen legezko galarazpenik ez izatea. Galarazpen horien artean dira: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenen xedapenean ezarritakoaren arabera, sexua dela-eta egindako diskriminazioaren ondoriozkoak.

11.- Zerga-betebeharren eta gizarte segurantzarekiko betebeharren berri badutela egiaztatzen duten agiriak.

12.- Jasotako edo eskatutako laguntzei buruzko aitorpena.

13.- Lortutako errendimendu ekonomikoaren gaineko deklarazioa erakunde onuradunak egina, eta, halaber, bere jabetzako patenteen gainekoa.

14.- Jabetza-portzentajeari eta patenteen kostuen eta etekinei dagokienez, patentearen jabeen adostasuna jasotzen duen agiri originala aurkeztea, betiere jabeak bat baino gehiagoko patente-eskabideak badira.


15.- Proposamena —hautaketa irizpideekin bat etorriz— zuzen ebaluatzeko bidezkotzat jotzen diren agiriak.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/11/15-2009/09/15


Eskabideak aurkezteko lekua

Aipatu eskabideak hona bidali beharko dira:

Eusko Jaurlaritza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.


Zientzia Politikarako Zuzendaritza.

Erreferentzia: Ikerketa-proiektuak.

Donostia kalea 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz ere bidal daitezke.

 


Tramiteen deskripzioa

-


Egitura Atal Ebazlea

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezten direnetik aurrera. Eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen edo jakinarazten, eskabideak isilbidez ezetsitzat jo ahal izango dira.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

-


Bestelako Agiriak

-


Oharrak

Eskabideak aurkezteko, interesdunek inprimaki eredu bat izango dute eskuragarri interneteko helbide honetan: «http://www.hezkuntza.net».


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

17/11/2008