Euskadi.net

Hasiera

WAI A - WCAG 1.0
Ikertzaileen hobekuntzarako eta beren mugikortasuna errazteko programa.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Zientzia Politikarako Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da laguntzetarako deia egitea 2009ko apirilaren 1etik 2010eko martxoaren 31 bitartean egonaldiak egiteko Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikerketa-zentroetan, agindu honen erakunde onuradunetako ikertzaileek ezagupenak eguneratu eta teknika berriak ikas ditzaten.

Programa honek bi azpiprograma ditu:

B.1.- Egonaldi luzeak: azpiprograma honen barruan, onuradunak talde hartzailearen ikerketa alorreko proiektu bat garatu beharko du egonaldiak irauten duen bitartean.

B.2.- Egonaldi laburrak. azpiprograma honetan, besteak beste, sartzen dira teknika zehatzak ikastea, kalitate handiko ikastaroetara joatea, lan bereziak egiteko egonaldiak eta goi mailako harreman zientifikoak bideratzeko bestelako egintzak.

Informazio gehiago

 


Nori Zuzendua

1.- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatuak dira deialdi honen erakunde onuradunak, agenteon kategoria gorabehera, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera (221/2002 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen oinarri-arauak eguneratu zituena).

Edozelan ere, entitate onuraduna izango da izangaia integratzen duen eta nortasun juridiko propioa duen entitatea.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte. Dena den, horretarako, Hezkuntza eta Ikerketa sailburuordearen 2007ko urriaren 30eko Ebazpenaren bitartez «A» edo «B» kalifikazioa lortu duen ikerketa-talde batekoa izan beharko dute (2007ko urriaren 30eko Ebazpena, Hezkuntza eta Ikerketa sailburuordearena, euskal unibertsitate sistemaren ikerketa-taldeen jardueretarako laguntzak emateko deialdiko onuradunen zerrenda argitara ematen duena. (2007ko azaroaren 27ko EHAA, 228. zenbakia).

Eskabidean eta deialdiaren ebazpenean beren beregi izendatuta agertzen diren jardueretarako eta ikertzaileentzat baino ez dituzte erabiliko laguntzak erakunde onuradunek.

2.- Deialdi honen bidez finantzatutako jardueretan parte hartzen duten entitate onuradunetako ikertzaileek gorputz-istripuetarako eta erantzukizun zibileko asegurua izango dute.

3.- Inor ezingo da onuradun izan, baldin eta sartuta badago EAEko Ogasun Orokorreko Printzipio Antolatzaileen Legeko testu bateginean (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatua) 50. artikuluko 5. paragrafoan ezarritako kausaren batean.

 


Diru kopurua

520.000,00 €


Araudia

AGINDUA, 2008ko urriaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikertzaileak hobetzeko eta mugitzeko programetarako deia egiten duena. (2008/11/14ko EHAA)

 


Harremanak norekin

Izen-abizenak: Patxi Esparza
Tel.: 945 018295/98
Fax: 945 018422
Helbide elektronikoa: huisibas@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskabideak egiteko eskatzen diren agiriak. Eskabideekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Eskabide orria, 1. inprimaki normalizatua erabilita; izangaiaren zinpeko aitorpena jaso beharko da, jarduera hori finantzatzeko beste inolako diru-laguntzarik ez duela adierazteko.

b) Kanpoko egonaldietako programan parte hartzeko eskabidea, 2. inprimaki normalizatua erabilita, eta memoria.

c) Izangaiaren curriculum vitaea, inprimaki normalizatuaren arabera.

d) Ikertzaile-taldeko arduradunaren currículum vitaea.

e) Ikerketa-talde hartzailearen arduradunaren gutuna, egite-bidean dagoen proiekturen batean izangaia onartu dela adierazteko.

f) Eskatzaileak diru-laguntza jasotzen badu, erakunde onuradunaren legezko ordezkariak izangaiari lizentzia emateko konpromisoa.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak ez diren onuradunek zerga-betebeharrak ordainduta dituztela egiaztatu beharko dute, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoaren arabera (urriaren 15eko EHAA, 208. zenbakia), bai eta uneko urteari dagokion eguneratzea ere.

h) Eskabidea izenpetzen duenak ikastetxearen legezko ordezkaritza duela egiaztatzeko agiria, zuzenbidearen arabera balioduna. Erakunde berak hainbat eskabide aurkezten baditu, nahikoa da agiri hori behin aurkeztea.

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko epe hauek jartzen dira:

a) Hilabeteko epea izango da 2009ko apirilaren 1etik irailaren 30a bitartean hasten diren egoitzetarako, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) 2009ko urriaren 1etik 2010eko martxoaren 31 bitartean hasten diren egoitzetarako, berriz, epea 2009ko apirilaren 1ean amaituko da.

 


Eskabideak aurkezteko lekua

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Zientzia Politikarako Zuzendaritza

Erreferentzia: Ikertzaileak hobetzea eta mugitzea

Donostia kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bideen bitartez ere bidal daitezke (Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

 


Tramiteen deskripzioa

-


Egitura Atal Ebazlea

Hezkuntza eta Ikerketa Sailburuordea.


Ebazteko epea

Hiru hileko epean hartuko du, eskabideak aurkezteko epeak amaitu ondoren zenbatzen hasita.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Aginduan agertzen diren inprimaki normalizatuak.


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Deialdiaren testua eta eskabide-agiriak lortzeko interneteko helbidea: «http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net».


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

17/11/2008