
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan, Irlandan eta Kanadan 2009ko udan egonaldiak familietan eta ikastaroak egiteko, gutxienez, 750 plazarako deialdia egitea, hurrengo paragrafoan zehazten denaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko eta Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleentzat.
Informazio gehiagoDerrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko eta Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleentzat.
1.648.500 €
AGINDUA, 2008ko urriaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren 2. zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleek atzerrian alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko kurtsoetarako plazen deialdia egiten da. (2008/10/27ko EHAA)
Izen eta Abizenak:
Javier
Bagazgoitia
Tel.: 945-018330
Fax:
945-018335
E-mail:huisipe3@ej-gv.e
Eskabidea egiteko, Agindu honen I. eranskinean jasotako eredu normalizatua erabiliko da.
2008/10/28-2008/11/28
Aurkezpena eta tramitazioa ikastetxe publikoan edo pribatuan.
a) Ikastetxe publikoetako ikasleek, orobat ikastetxe pribatuetakoek baldin eta ikastetxeek atal honetan ezarritako prozedura erabiltzen badute, 3. artikuluan adierazitako eskabidea aurkeztuko dute; aurkeztu ere, NANaren edo pasaportearen fotokopia ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean.
b) Ikastetxeak eskaera jasoko du eta interesatuari sarrerako data jasotzen duen kopia zigilatuta emango dio.
c) Ikastetxeak, eskabideak aurkezteko epea zabalik dirauen bitartean, Sailak prestaturiko aplikazio informatikoan sartuko ditu eskabidearen datuak, batez besteko nota eta eskatutako hizkuntzaren edo hizkuntzen nota; era berean, eskatutako hizkuntza edo hizkuntzak 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetan, azken hori EAEko ikastetxeren batean, ikasi diren adieraziko du. Batez besteko nota bi hamartarrekin kalkulatuko da, eta emandako irakasgai ebaluagarri guztiak sartuko dira bertan.
d) Eskabideak aurkezteko azken eguna igaro eta hiru lanegunen buruan itxiko du aplikazioa ikastetxeak. Aplikazioa itxi eta gero ezin izango du eskabiderik sartu.
e) Astebeteko epean, Pedagogia Berriztatzeko Lurralde Burutzari bidaliko zaio jasotako eskabide guztien dokumentazioa, zerrenda batekin batera; zerrenda horretan ikastetxean izapideturiko eskabide guztiak jasoko dira.
f) Aplikazio informatikotik aterako da zerrenda hori, eta zuzendariak eta idazkariak izenpetuko dute, eta eskatzaile bakoitzaren datu akademikoak jasoko ditu. Zerrenda horren kopia ikastetxeko iragarki-oholean jarriko da.
Banakako aurkezpena eta tramitazioa.
a) Ikastetxe pribatuek, baldin eta aurreko puntuan jasotako prozedura ez erabiltzeko aukera egin badute, euren ikasleei jakinarazi beharko diete.
b) Ikastetxe horietan matrikulaturiko ikasleek ikastetxeari eskatuko diote ziurtagiri akademikoa, Agindu honetako I. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa.
c) Ikastetxeko zuzendaritzak behar bezalako aurrerapenez eskuratu beharko dio ziurtagiri hori ikasleari, eskabidea aurkezteko eskubidea erabili ahal izan dezan.
d) Eskatzaileak, ziurtagiri akademikoa eskuan, horrekin batera aurkeztu beharko ditu I. eranskineko eskabidea eta NANaren edo pasaportearen fotokopia, horretarako epearen barruan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 38.4 artikuluan aurreikusi duen bulegoetatik edozeinetan.
1.- Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki-oholetan eta Sailaren web orrian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) eskatzaileen zerrenda alfabetikoa argitaratuko da 2008ko abenduaren 12an. Zerrenda horretan, eskatutako lehentasun-ordena aplikatu ondoren, honako hauek jasoko dira: aitortutako batez besteko eta hizkuntzako notak, eta plazaren esleipen edo itxarote-zerrendaren proposamena eta, behar izanez gero, baztertutakoen zerrenda, horren arrazoia adieraziz.
2.- Esleipen-proposamenaren edo itxarote-zerrendaren eta, hala bada, baztertzeko proposamenaren aurka, idatzizko erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan, 2008ko abenduaren 12tik 2008ko abenduaren 22ra arte, egun bi horiek barne.
3.- Erreklamazioak aztertu ondoren, batzordeak Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari behin betiko ebazpenen proposamena egingo dio, horrek deialdia ebatzi dezan.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.
Ebazpen horiek 2009ko urtarrilaren 16an argitaratuko dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren iragarki-tauletan eta web orrian: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
I. eta II. eranskinak.
Ez dago.
Ez dago.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
07/11/2008