Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
WAI A - WCAG 1.0
Lanean hasteko pizgarriak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Gizarteratze Zuzendaritza


Xedea

Lanetik lortutako diru-sarreren ehuneko batzuk kanpo uztea baliabideak zenbatzerakoan, oinarrizko errentaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen zenbatekoa ezartzeko asmotan.


Nori Zuzendua

Oinarrizko errentaren titularrei eta gizarte-larrialdietarako laguntzen onduradunei


Diru kopurua

Norbere edo besteren konturako lanetik ateratako diru-sarreren ehuneko bat.


Araudia

- 2001eko otsailaren 14ko agindua (pdf, 157.8 KB), Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu horren bidez,oinarrizko errentaren titularrentzat eta gizarte-larrialdietarako laguntzen onuradunentzat lanean hasteko pizgarriak ezartzen dira (EHAA, zk: 37; 01/02/21ekoa).

- 10/2000 Legea, abenduaren 27koa (pdf, 119.6 KB), Gizarte Eskubideen Agiriena (EHAA, zk.: 249; 00/12/30ekoa).

- 12/1998 Legea, maiatzaren 22koa (pdf, 192.7 KB), Gizarte-Bazterkeriaren aurkako Legea (EHAA, zk.: 105; 98/06/98koa).

- 4/2003 Legea, ekainaren 25ekoa (pdf, 45.7 KB), Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea.


Harremanak norekin

Jose Manuel Muñoz Dermit

Telefonoa: 945 01 94 01

Faxa: 945 01 91 57

Posta elektronikoa: insersoc@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Oinarrizko Errenta edo Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko eskabidea.

Horrez gain, ondoko agiri hauek aurkeztuko dira:

- Norbere konturako lanetik lortutako irabazien kasuan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren
azken aitorpenaren kopia, edo, bestela, azken hiru hilabeteetan izandako hileko bataz besteko diru-sarrera garbiei buruzko zinpeko aitorpena.

- Inoren konturako lanetik lortutako irabazien kasuan, erreferentziako azken hileko nominaren kopia.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar


Eskabideak aurkezteko lekua

Interesdunak bizitokia duen lekuko udalerriaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira deskribatzen


Egitura Atal Ebazlea

Kasuan kasuko Foru Aldundia


Ebazteko epea

Bi hilabete, eskabidea egin denetik



Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

- Oinarrizko errentaren eskatzaileek 198/1999 Dekretuko (pdf, 254.6 KB) I. Eranskineko eskabideari jarraiki (EHAA zk.: 94, 99/05/20koa)

- eta Gizarte-larrialdietarako Laguntzen eskatzaileek, 199/1999 Dekretuko ( pdf, 232.4 KB) I. Eranskineko eskabideari jarraiki (EHAA zk.: 94, 00/05/20koa)egin beharko dute.


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Oinarrizko errenta eskatuz gero, kasuan kasuko foru aldundiak ebatziko du; eta Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak eskatuz gero, ordea, dagokion udalak.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

31/12/2005